Agenda
Atzealdea

"Lau eskutara" literatura ikastaroa

Txakur Gorri Kolektiboaren eskutik, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo da ikastaroa: Orioko Salatxo Aretoan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.
5 AZA 27 AZA

Urola Kostako udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek elkarlanean antolatuta, sormen-literatura tailerra eskainiko da azaroan. Euskaraz sortzeko eta idazteko interesa duten herritar guztiei bideratutako ekimena da. 12 orduko ikastaroa izango da; 3na orduko 4 saiotan banatuta.

Eman izena!

Zabalik da ikastaroan parte hartzeko izen-ematea, urriaren 29ra arte. Plaza kopurua mugatua izango da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Honako telefono eta helbide hauetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko:

Urola Kostako Udal Elkartea, Euskara eta Komunikazio Zerbitzua

  • Tel. 943890808
  • jorella@urolakosta.eus
  • harrera@urolakosta.eus