Agenda
Atzealdea

ETE digitala Urola Kostan: prestakuntza-jardunaldia

PRODUKTUAK/ZERBITZUAK. Eredu prediktiboak eta mantentze-lan industrialak. Mantentze-lan prediktiboen aukerak eta erronkak industrian.
28 IRA

3. JARDUNALDIA: PRODUKTUAK/ZERBITZUAK. Eredu prediktiboak eta mantentze-lan industrialak

Mantentze-lan prediktiboen aukerak eta erronkak industrian.

Datuen kudeaketaren bidez, mantentze-lan prediktibo eraginkorrak aplikatu daitezke prozesuak optimizatzeko. Eta eraginkortasun horri esker, kostuak nabarmen murriztu daitezke.

  • Data: Irailak 28, asteartea, 09:15ean
  • Hizlaria: Datua enpresako aholkularia (zehazteke)

Argibideak eta izena emateko

Izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako, ondorengo datuak beharko ditugu:

  • Enpresaren izena
  • IZK      
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak        
  • E-mail
  • Telefonoa

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak

(Aintzane Ruesgas)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus