Agenda
Atzealdea

Informazio-jardunaldia ostalarientzat_TicketBAI

TBAI sistemari buruzko eskualdeko ostalariei zuzendutako informazio-jardunaldia.
1 ABE

2022ko uztailaren 1etik aurrera modu mailakatuan sartuko da indarrean TicketBAI sistemaren derrigorrezko epea; eta ostalaritzak ere TicketBAI sistema berriarekin hasi beharko du lanean berandu baino lehen. 

Gipuzkoako Ostalaritza elkartearekin elkarlanean, ostalaritza sektorearen beharrizan eta berezitasunak kontuan hartuta antolatu da TBAI sistemari buruzko eskualdeko ostalariei zuzendutako informazio-jardunaldia. Prestakuntza saioa abenduaren 1ean izango da; goizeko 10:00etatik 12:00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.

Argibideak eta izena emateko

Izena emateko, ondorengo datuak beharko ditugu:

  • Enpresaren izena           
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak  
  • E-maila eta telefonoa

Datu horiek erabiliko dira, soilik, saioen kudeaketarako.

Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus