Agenda
Atzealdea

ONDORENGOTZA

Ondorengotzari eta negozioen eskualdatzeari buruzko prestakuntza eta aholkularitza, eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzat
30 IRA

Proiektuaren helburu nagusia da eskualdeko enpresei negozioen ondorengotzari eta eskualdatzeari buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea. Hona hemen ekimenarekin lortu nahi diren helburu zehatzak:

  • Jubilazioari dagokion Araudia ezagutzea: erretiro adina, kotizazioak, prestazioak, jubilazio aktiboa eta aurre-jubilazioa.
  • Ondorengotza eta esku-aldatze kasuetan kontuan hartu beharreko alderdiak ezagutzea.

Ondorengotza eta esku-aldatze prozesuak aurrez behar bezala planifikatzeko, kontuan hartu beharreko ezagutzetan sakontzea.

Saioa 4 ordukoa izango da; 09:30etik aurrera, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. 

Izena emateko azken eguna irailaren 17a izango da. Informazio gehiago jasotzeko, edota ekimenean izena emateko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808