Agenda
Atzealdea

OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK: Administrazio publikoarentzako faktura elektronikoak sortzeko eta bidaltzeko gaitasuna.

Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako prestakuntza
24 IRA

Guztira, 7 prestakuntza tailer eskainiko dira; aurrez aurre, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Lan saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du; 09:30tatik 12:30tara.

Saio guztietan digitalizazioaren alorrean hobetu eta negozio bakoitzak bere estrategia digitala garatu ahal izateko baliabideak eskainiko dira.

Tailerren batean parte hartu ondoren, eskatzaile guztiek banakako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute teknologien erabilera adimentsu eta intentsiboan urratsak egiten jarrai dezaten, hala beren lehiakortasuna areagotzeko.

Argibideak eta izena emateko

Prestakuntza tailerretan parte hartzeko, izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN         
  • Enpresaren izena      
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak        
  • E-mail
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

 Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus