Lehendakariaren agurra
Ongi etorri Urola Kostako Udal Elkartearen web orrialdera.
Eskualdeko herritarron, udalen eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko harreman eta komunikazio zuzena erraztea ezinbestekoa da, eskualdearen garapena eta ongizatea bultzatzeko bidean elkarlanean jarduteko. Web orrialde hau da horretarako bideetako bat.
Webgune honetan, Urola Kostako Udal Elkarteak bideratzen eta burutzen dituen programa eta zerbitzuen oinarrizko informazioa topatu ahal izango duzue.
Gure helburua, webgunearen bidez ahalik eta parte-hartzerako bide gehien eskaintzea da, eta ahal den herritar eta eragile gehienengana iristea. Urratsez urrats, saiatuko gara denon artean hobetu beharrekoak hobetzen.
Besterik gabe, eta denontzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, tresna hau erabiltzera animatzen zaituztegu.
Lourdes Salsamendi Goñi
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria