Eduki publikatzailea

Abian da Urola Kosta eskualdeko Tokiko Garapen eta Enplegu Plana

2026·02·10

Abian da Urola Kosta eskualdeko Tokiko Garapen eta Enplegu Plana

• Gaur aurkeztu dute bide-orria, Udal Elkarteko egoitzan • Plana Urola Kosta osatzen duten bost udalerrien arteko lankidetzan oinarritzen da, eskualdeko eragile ekonomiko, sozial eta herritarren parte-hartze aktiboan. • Herritarrek planean modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dute; lan merkatua, energia, hezkuntza edota elkarbizitzari buruzko euren iritzi eta nahiak azalduz.

EnpleGU: zaintza arloko laneratze ibilbide berria

2026·02·09

EnpleGU: zaintza arloko laneratze ibilbide berria

• Gizarte eta lan-aukerak hobetzeko tresnak eskainiko ditu EnpleGUk, zaintza alorreko prestakuntzaren bitartez • Lanbide ziurtagiria, euskarako ikastaroa eta akonpainamendua izango dute, besteak beste, parte hartzen dutenek

Ireki da estetikako lanbide ziurtagiria lortzeko ikastaroan izena emateko epea

EGUNERAKETA: Izen-emate epea OTSAILAREN 18ra LUZATU DA 2025·12·18

Ireki da estetikako lanbide ziurtagiria lortzeko ikastaroan izena emateko epea

● IZEN-EMATE EPEA OTSAILAREN 18RA LUZATU DA ● Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-EKIN Lanean programaren baitan antolatu du UKUEk prestakuntza, eta lanbide ziurtagiriaz gain zeharkako prestakuntza eta akonpainamendua izango dute hartzaileek. Otsailaren 18an amaituko da izena emateko epea. ● “Urola Kosta Estetika”n izen ematen dutenek 20 orduko euskara prestakuntza jasoko dute

Ongi Etorri Euskararen Herrira, euskara eta turismoa uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu dute Fitur turismo azokan

2026·01·22

Ongi Etorri Euskararen Herrira, euskara eta turismoa uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu dute Fitur turismo azokan

• Madrilen izan dira, ekimena aurkezten, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak • Egitasmoak bisitariak gonbidatu nahi ditu euskara ezagutzera, gure kulturara hurbiltzera eta bertako jendearekin, euskararen bitartez, harremanetan jartzera • Kanpainaren irudi berritua erakutsi dute lehen aldiz azokan: freskoagoa eta jendea erdigunean jarriko duena

Enpresen digitalizaziora bideratutako hiru tailer teknologikoetarako izen ematea ireki da

2026·01·20

Enpresen digitalizaziora bideratutako hiru tailer teknologikoetarako izen ematea ireki da

• Parte-hartzaileek ikasi ahal izango dute lanen eta taldeen kudeaketa modu digitalean nola egin; mugikorrean laguntzaile adituak erabiltzen; edo IA bidez zereginak automatizatzen eta akatsak saihesten • Ekimen hau SPRIren Inplantalariak programaren baitan garatzen da, eta sektore teknologikoko profesional espezializatuek eskainiko dute. • Tailer guztiak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan emango dira, 09:15etik 12:15era, eta izen-ematea zabalik dago jada.

Aldaketak egongo dira garbiguneetako ordutegian eta hondakinen beste zerbitzu batzuetan

2025·12·22

Aldaketak egongo dira garbiguneetako ordutegian eta hondakinen beste zerbitzu batzuetan

• Astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da zerbitzua, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era. • Herritarren beharretara hobeto egokitzeko kaleko edukiontzietan ere aldaketak egin dira. • Hondakinak egoki kudeatzeko deia egin diete arduradunek herritarrei, “denon ardura da gure kaleak txukun mantentzea, hondakin bakoitza bere edukiontzi barruan utzita”.

UKUEk langabeak kontratatzeko dirulaguntzak sortu ditu enpresentzat

2025·12·17

UKUEk langabeak kontratatzeko dirulaguntzak sortu ditu enpresentzat

Eskaerak egiteko epea 2026ko urtarrilaren 31an amaituko da

Gabonetarako STEAM tailerrak haur eta nerabeentzat

2025·12·05

Gabonetarako STEAM tailerrak haur eta nerabeentzat

• Adinaren arabera bi taldetan banatuta, errealitate birtualeko bideo jokoa diseinatu eta programatuko du batek; eta industria makinak diseinatu, modelatu eta programatzen ikasiko du, beste taldeak. • Ikastaroa abenduaren 29an, 30ean eta urtarrilaren 2an izango da. Izen-ematea irekita dago abenduaren 18ra arte; 7-10 eta 11-14 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.

Enpresetara talentua erakartzeko eta industriaguneetan berrikuntza sustatzeko programak martxan

2025·10·31

Enpresetara talentua erakartzeko eta industriaguneetan berrikuntza sustatzeko programak martxan

• BertanIn ekimenak lantokiei lagundu nahi die talentuarentzat erakargarriak eta lehiakorrak izaten • Industriaguneak Bizirik programak, berriz, eskualdeko industriaguneen dinamismoa eta berrikuntza sustatu nahi ditu, enpresen arteko lankidetza gune bat sortuz

Enpresa kudeaketari buruzko 6 prestakuntza tailer eskainiko ditu Udal Elkarteak, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

2025·11·06

Enpresa kudeaketari buruzko 6 prestakuntza tailer eskainiko ditu Udal Elkarteak, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

• Guztira 6 prestakuntza tailer eskainiko dira azarotik otsailera bitartean. Tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira Udal Elkartean bertan, eta saio guztietan edo intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.