Eduki publikatzailea

Urola Kostako Udal Elkarteak energia prestakuntza eta aholkularitza eskainiko die enpresei

2024·07·19

Urola Kostako Udal Elkarteak energia prestakuntza eta aholkularitza eskainiko die enpresei

Programaren helburua eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzea da, energia kontsumoa murriztuz eta energia berriztagarriak sustatuz.

Robotika eta dronak protagonista irailean haurrentzat OpenLab espazioan antolatutako teknologia ikastaroetan

2024·07·10

Robotika eta dronak protagonista irailean haurrentzat OpenLab espazioan antolatutako teknologia ikastaroetan

‘Smart Green City’ eta ‘Dronak eta errealitate areagotua’ izango dira eskainiko diren bi tailerrak, lehena 7-10 urte bitarteko haurrentzat eta bigarrena 11—14 urte bitartekoentzat. Tailerrak irailaren 2tik 5era bitartean eskainiko dira, eta ikastaro bakoitzeko 12 haurrez osaturiko talde bat egingo da. Izen ematea zabalik dago uztailaren 25a bitarte.

“Digitalizazioa nahitaez eman beharreko urratsa” dela aldarrikatu dute eskualdeko enpresek ETE digitala topaketan

2024·07·05

“Digitalizazioa nahitaez eman beharreko urratsa” dela aldarrikatu dute eskualdeko enpresek ETE digitala topaketan

25 enpresek hartu dute parte Urola Kosta Udal Elkartearen "ETE DIGITALA" egitasmoan eta horietatik 7k osatu dute digitalizazio plana. ETE Digitala ekimenaren helburu nagusia da, hain zuzen, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzen laguntzea, digitalizazioaren alorrean urratsa berriak eman eta data-estrategiak garatu ditzaten.

Urola Kostako etxebizitza turistikoek, gainerako negozioen moduan, hondakinen tasa berezitua ordainduko dute

2024·07·04

Urola Kostako etxebizitza turistikoek, gainerako negozioen moduan, hondakinen tasa berezitua ordainduko dute

Ez da tarifa berria, 2019an jaso baitzen ordenantza fiskaletan, baina 5 urte hauetan ez da aplikatu, eta etxebizitza arrunten tasa bera kobratu zaie; hurrengo erreziboan, beraz, dagokien tasa zuzena aplikatuko zaie.

Urola Kosta Udal Mankomunitateak

2024·06·25

Urola Kosta Udal Mankomunitateak "ETE DIGITALA" Enpresen Topaketa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Topaketa eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, bai ekimenean parte hartzen ari diren edota parte hartu dutenei zein, etorkizunera begira parte-hartzeko interesa duten enpresei ere. Uztailaren 4an ospatuko da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, goizeko 09:30-10:45 bitartean eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, uztailaren 2a baino lehen.

Dozenaka herritarrek hartu dute parte Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekian

2024·06·24

Dozenaka herritarrek hartu dute parte Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekian

Ekainean zehar eskualdeko bost herrietan egin dira bilerak, eta herritarrek, hondakinen kudeaketaz dituzten iritziak eta proposamenak egiteko aukera izan dute.

Herritarrei deia

2024·06·21

Herritarrei deia

Obrak direla eta, Lapurdi kaleko tren geltokiko bilketa guneko organikoen ohiko edukiontzia ordezkatu behar izan dugu, beraz, datozen egunetan txartelik gabeko edukiontzi irekia erabiliko dute gune horretako bizilagunek.

Bueltan da Global Training 2024 nazioarteko beken programa, atzerrian lanbide-praktikak egiteko ordaindutako 80 beka eskainiz

2024·06·20

Bueltan da Global Training 2024 nazioarteko beken programa, atzerrian lanbide-praktikak egiteko ordaindutako 80 beka eskainiz

Programa hau unibertsitate titulua edo goi mailako lanbide heziketa ikasketak eta gutxienez B2 ingeles maila duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago eta helburu du atzerrian lanbide-praktikak egiteko ordaindutako bekak eskaintzea. Izen ematea dagoeneko zabalik dago uztailaren 19a bitarte.

Lan eskaintza: energia teknikaria

2024·06·18

Lan eskaintza: energia teknikaria

Urola Kostako Udal Elkartea energia teknikari bila dabil. Aldi baterako programa bidez kontratatuko da teknikari berria eta eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 25a izango da.

Eskualdeko 2 enpresek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu  dute, Itsas Kirol Poloa ekosistemaren baitan

2024·06·14

Eskualdeko 2 enpresek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute, Itsas Kirol Poloa ekosistemaren baitan

Inquieto Navegante eta Moor Surf eskola Zarautz izan dira aurten zigilua lortu dutenak. Zigilu hau, Urola Kostako Udal Elkarteak, Itsas Kirol Poloa ekosisteman parte hartzen duten enpresen kalitatea bultzatzeko duen ekimenetako bat da eta aurtengoa bigarren edizioa izan da.