Eduki publikatzailea

Urola Kostako Hondakinen Mahaiak aurrera darrai

2024·06·07

Urola Kostako Hondakinen Mahaiak aurrera darrai

Hondakinen kudeaketaz herritarrek dituzten iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko mahaia izango da. Hil honetan zehar eskualdeko herri guztietan egingo dira bilerak.

Lan eskaintza: kale hezitzailea eta kale ikuskatzailea

2024·06·07

Lan eskaintza: kale hezitzailea eta kale ikuskatzailea

Udako oporraldiko ordezkapenak egiteko kale hezitzaile baten eta kale ikuskatzaile baten bila dabil Urola Kostako Udal Elkartea.

Bueltan dira zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak, zaintzaileei eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzenduta

2024·05·31

Bueltan dira zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak, zaintzaileei eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzenduta

Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei zuzendutako jardunaldia ekainaren 18an izango da eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzendutakoa, aldiz, hilaren 19an. Jardunaldiak doakoak, dinamikoak eta praktikoak izango dira eta helburu dute zaintza sektorearekiko kontzientzia indartzea eta hausnarketa bultzatzea.

Enpresa txikien finantza kudeaketan oinarritutako tailerra antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

2024·05·28

Enpresa txikien finantza kudeaketan oinarritutako tailerra antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

3 eguneko prestakuntza programa izango da, 3 saiotan banatuta eskainiko dena: ekainaren 4an lehena, 11n bigarrena eta 18an hirugarrena. Saio guztiak 9:30-12:30 bitartean eskainiko dira, Udal Elkartearen egoitzan. Interesdunek ekainaren 2a bitarte izango dute izena emateko aukera, enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatziz.

Zaintza eta teknologia uztartzen dituen SILVERBOTak proiektuan ari da lanean Urola Kostako Udal Elkartea

2024·05·24

Zaintza eta teknologia uztartzen dituen SILVERBOTak proiektuan ari da lanean Urola Kostako Udal Elkartea

Proiektu honen helburua da zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan robot sozialaren erabilera sustatzea, adineko pertsonei ematen zaien arreta eta zerbitzua hobetzeko.

Inquieto Navegante Charter eta Moor Surf eskola Zarautz enpresek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute

2024·05·08

Inquieto Navegante Charter eta Moor Surf eskola Zarautz enpresek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute

Zigilu hau, Urola Kostako Udal Elkarteak, Itsas Kirol Poloa ekosisteman parte hartzen duten enpresen kalitatea bultzatzeko duen ekimenetako bat da; aurtengoa bigarren edizioa izan da.

Instagramek profesionalentzat dituen trikimailuei buruzko jardunaldia Urola Kostan

2024·05·16

Instagramek profesionalentzat dituen trikimailuei buruzko jardunaldia Urola Kostan

‘Ikasi tresnak eta trikimailuak Instagram testuinguru profesional batean erabiltzeko’ izenpean, jardunaldia maiatzaren 29an izango da, 14:00etan, Urola Kostako Udal Elkartean, enpresa eta autonomoei zuzenduta. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Urola Kostako Udal Elkarteak enpresei eta ekintzaileei zuzendutako Energia Alorreko Informazio Gunea zabaldu du

2024·05·17

Urola Kostako Udal Elkarteak enpresei eta ekintzaileei zuzendutako Energia Alorreko Informazio Gunea zabaldu du

Trantsizio energetikoan parte hartzeko beharrezko informazioa eta baliabideak eskaintzea da gune honen helburua; eragile ekonomiko guztiei dago bideratua.

Enplegu arloan eskualdeko ikuspegi, erronka eta desafioak ezagutzeko galdetegia luzatu die Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko eragileei, enpresei, erakundeei zein biztanleei

2024·05·14

Enplegu arloan eskualdeko ikuspegi, erronka eta desafioak ezagutzeko galdetegia luzatu die Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko eragileei, enpresei, erakundeei zein biztanleei

Galdetegia Udal Elkarteko webgunearen hasiera orrian dago eskuragarri eta maiatzaren erdialderaino erantzun daiteke enpleguaren arloko iritzi eta proposamenak Udal Elkarteari helarazteko. Galdetegiaren helburua da Urola Kostako eskualdeak, oro har, enpleguaren inguruan dituen iritzi zein beharrak jasotzea, guztienak uztartuz, ikuspegi orokor eta osoagoa lortzeaz gain, enpleguaren etorkizuneko ibilbide orria definitu eta marrazteko.

Urola Kosta eskualdeak ‘Biosphere Destination’ ziurtagiria lortu du, turismo jasangarriaren alde egindako apustuagatik

2024·05·09

Urola Kosta eskualdeak ‘Biosphere Destination’ ziurtagiria lortu du, turismo jasangarriaren alde egindako apustuagatik

Urola Kostako Udal Elkarteak Biosphere Certified Destination nazioarteko zigilua aurkeztu du, turismo jasangarrirako kudeaketa sistema integrala da eta Agenda 2030rekin lerrotua. Zigilua lortu duen Gipuzkoako lehen eskualdea da. Turismo Arduratsuaren Institutuak bultzatuta, etengabeko hobekuntza eta ziurtapen prozesuan oinarritzen da Biosphere, ondorioz, Garapen Jasangarriko Helburuekin lotutako ekintza plan bat martxan jarri da eskualdean. Gaur eguerdian egin da aurkezpena Zarauzko Talaimendi auzoan, Ion Arozena Eizagirre Udal elkarteko lehendakariaren eta eskualdea osatzen duten bost herrietako agintarien parte-hartzearekin.