Eduki publikatzailea
Atzealdea

291.000,00 euroko dirulaguntza eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatatzeko

Datorren ostiralean (urtarrilak 29) amaituko da eskabideak aurkezteko epea

2021·01·25


Urola Kostako Udal Elkarteak 291.000,00 euro emango ditu dirulaguntzatan. Eskualdeko enpresei bideratutako dirulaguntza da, kontratazio gastuei aurre egin eta langabeen kontratazioa errazteko. Ekimena enplegua sustatzeko 2020ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.

COVID-19k sortutako osasun-krisiak eta horri aurre egiteko adierazitako alarma-egoerarekin lotutako neurriek enpresa-jarduera etetea edo murriztea eragin dute, eta eragin handia izan dute soldatapeko pertsonen enpleguan, neurri handi batean haien kontratuak eteteak edo lanaldia murrizteak eraginda. Covid-19ak eragindako pandemiak aurrekaririk gabeko shock ekonomikoa eragin du, eta egoera ekonomikoa erabat aldatu du. Egoera honetaz jabetuta, lehentasunezkotzat jotzen da enplegua indartzeko neurriak ezartzea normaltasuna pixkanaka berreskuratzeko fase honetan.

Deialdi honen helburua, beraz, bikoitza da: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta, beste alde bestetik, enplegu-politika aktiboak indartzea, langabeen kontratazioa errazteko (batez ere, COVID egoera honengatik kaltetuak izan direnak eta alarma-adierazpenaren ondoren lana galdu duten pertsonak edo; laneratzeko zailtasun bereziak dituztenak).

Hori lortzeko, hain zuzen ere, bideratu da eskualdeko enpresentzako diru laguntza deialdi hau, eskualdeko langabeak kontrata ditzaten. Oinarri hauek arautzen duten diru laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du eta Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko du.

Deialdi hau kokatzen da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2020ko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen barruan (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru laguntza deialdia, enplegua sustatzeko toki ekintzetarako: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko ebazpena, EHAA, 2020-06-30). Horrenbestez, diru laguntzen deialdi honek bete behar ditu Lanbideren 2020ko deialdiak ezarritako baldintza guztiak.

Deialdiaren xehetasunak:

Deialdi honetan lehentasuna izango dute emakumeak kontratatzen dituzten eskabideek (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko ebazpenak onartzen duen deialdiak ezartzen duena betetzeko), izan ere, 22 dirulaguntza gordeko dira emakumeak kontratatzen dituzten eskabideentzat.

Kontratuen iraupena eta lanaldia:

Diruz lagunduko diren kontratuek honako ezaugarriak izan behar dituzte:

  • Iraupena: 3 edo 6 hilabete
  • Lanaldia: %50 edo %100
  • Epealdia:
  • 6 hilabeteko kontratazioetarako: 2020/01/01etik 2020/12/31ra arte
  • 3 hilabeteko kontratazioetarako: 2020/01/01etik 2021/03/31ra arte

Diru-laguntzen zenbatekoa izango da 1.500,00 euro eta 9.000,00 euro artekoa, kontratuaren eta kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien arabera.

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea:

Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta, hemen.

Eskabideak Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira: 

Oinarriak

Oinarriak eta eskabideak egiteko ereduak nahiz zuriketak egiteko eredu eta eranskinak eskura daude hemen: