Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ekintzailetza indartu eta bultzatzeko Lanbideren laguntza programa eskaera epea zabaldu da

Programa honek 3 hilabeteko epea du eta negozio bat sortu edo zabaltzeko lehen urratsa emateko taldeko prestakuntza, diru-laguntza eta bakarkako aholkularitza zerbitzua eskaintzen ditu.

2022·09·20


Urola Kostako Udal Elkartearen lan-ardatz nagusietako bat da eskualdeko enplegua zein ekonomia indartu eta bultzatzen jarraitzea eta helburu eta apustu horri helduta garatzen ditu hainbat eta hainbat ekimen, modu honetara, eskualdearen garapenak aurrera egiten jarrai dezan.

Horri lotuta, oraingoan ekintzailetzari zuzenduriko laguntza programa abiarazi du Lanbide-Euskal  Enplegu Zerbitzuen gidaritzapean. Hain zuzen enpresa ideia landu edota sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dagoeta programaren bitartez, pertsona ekintzaileek taldeko prestakuntza eta bakarkako aholkularitza zerbitzuak jasoko ditu bere ideia landu edota enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte-hartzeagatik diru-laguntza jasotzeko aukera ere izango du.

Aipatu programak hiru hilabeteko iraupena izango du eta urriaren 13an hasiko da. Honen baitan eskainiko diren diru-laguntzen artean, bi lerro desberdin daude:

  1. Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: sustatzaile bakoitzeko 1.000 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  2. Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Epeak eta eskabideak

Ekintzaileek urriaren 7a arte izango dute enpresa ideia berriak aurkezteko eta urriaren 31 arte jarduera berriak aurkezteko.  Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean bertan, edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira:

 

Ekintzaileen betebeharrak

  • Eskualdean erroldatuta egotea
  • Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
  • Langabezian inskribatuta egotea
  • Aurreko urteetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana
  • Esklusiboki prozesuan egotea (edo %30eko  lanaldia baino gutxiagoa izatea).
 

Argibideak eta informazio gehiago:

Informazio eta eskabideak orriak eskuratzeko Enpresa Sustapen Zerbitzua:

  • 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus/jpino@urolakosta.eus