Eduki publikatzailea
Atzealdea

EKITEN DIGITALA 2022: ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa martxan da

Parte hartzaile bakoitzaren negozio-beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatu, eta digitalizazio arloko sei prestakuntza tailer eskainiko dira

2022·09·27


Orain arte izandako harrera ona ikusita, Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarri du EKITEN DIGITALA ekimenaren 4.edizioa. Eskualdeko pertsona ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa da.

Egitasmoaren bitartez, eskualdeko ekintzaileei eta enpresari txikiei digitalizazioaren alorrean urrats bat aurrera egin dezaten lagundu nahi zaie. Bi lan-lerro nagusi izango ditu programak. Alde batetik, negozioen gaineko aholkularitza digitala eskainiko zaie ekintzaileei neurrira diseinatutako estrategia digitala definitzeko. Bestetik, prestakuntza tailerrak eskainiko dira. Bi orduko saioak izango dira eta online eskainiko dira guztiak, bat izan ezkik (azaroaren 24koa presentziala izango da); guztira, 7 tailer.

Aholkularitza: diagnosia eta neurrira egindako estrategia digitala

Programaren hasieran, negozio bakoitzaren presentzia digitala aztertuko da. Negozio bakoitzaren digitalizazio-diagnostikoa egin ondoren, parte hartzaile bakoitzaren negozio-beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatuko dira. Aditu baten aholkularitza-laguntzarekin egingo da prozesu osoa.

Eskainiko den aholkularitza erabat pertsonalizatua izango da; aditua parte hartzaile bakoitzaren egoerara egokituko baita. Adibidez, partehartzailea negozio ideia bat garatzeko bidean badago, adituak negozio berriaren estrategia digitala diseinatzen eta ekintza zehatzak proposatzen lagunduko dio. Aldiz, partehartzaileren batek aurretik negozioren bat martxan baldin badu, negozio horrek sarean zein presentzia duen aztertu, hobekuntzak proposatu eta prozesuaren jarraipena egingo zaio.

Programan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Plaza kopurua mugatua da.

Prestakuntza tailerrak

Guztira 7 prestakuntza tailer izango dira: 6 on-line eta 1 presentziala. 6 on-line prestakuntza tailerrek bi orduko iraupena izango dute asteazkenetan, goizez, 10:00etatik 12:00etara. Azaroaren 24ko tailerrak 4 orduko iraupena izango du eta presentziala izango da Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan.

Saio guztiak estrategia digital egoki bat aurrera eramateko gaitasun eta baliabideak eskuratzeko diseinatu dira. Hona hemen prestakuntza-eskaintza osoa:

Tailerretan parte hartzeko ere, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Saio guztietarako edo intereseko saio batzuetarako bakarrik eman daiteke izena.

Aholkularitza eta tailerrez gain, estrategia digitalaren inguruko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute parte hartzaileek: ekitenurolakosta@gmail.com helbidera idatzita.

Argibideak eta izen-ematea:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez: Enpresa Sustapena Zerbitzua

  • Tel. 943 89 08 08
  • enpresasustapena@urolakosta.eus
  • jpino@urolakosta.eus   -