Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eskualdeko enpresei bideratuta, zibersegurtasunari buruzko jardunaldia

Otsailaren 18an izango da saioa; online

2021·02·11


Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin batera antolatu du saioa Urola Kostako Udal Elkarteak. Otsailaren 18an izango da saioa; online.

Sarean, etengabeko informazio trukean eta elkar-lotuta jardun beharra dute gaur egungo enpresek.  Azken urtean, erabat azkartu da lan munduaren digitalizazioa. Itxialdiarekin batera, ezustean iritsi zen etxetik (lantokitik kanpo) lan egiteko beharra. Osasun egoera dela eta, enpresa nahiz langileek berehalakotasunez moldatu behar izan dute lantokitik kanpo lan egitera.  Ahalegina izugarria izan da.

Alabaina, ez da ahalegin bera egin informazioa sareak babesteko. Zibersegurtasunaren ikuspegitik, babesgabetasuna inoiz baino agerikoagoa da. Gero eta ohikoagoak dira ziber-erasoak eta ez dira nolanahikoak arriskuak: informazioa lapurtzea, une batetik bestera makinak gelditzea, banaketak atzeratu edota bezeroak galtzea, zerbitzuaren jarraikortasuna etetea…

Otsailaren 18an, jardunaldia

Testuinguru horretan, eskualdeko enpresei bideratutako jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak; Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean eta ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin batera. Sareko sarbideak seguruak izan daitezen, enpresetako kudeatzaileei nahiz IT eta produkzio zuzendariei eskainitako jardunaldia da.

Bi orduko lan-saio laburra izango da; online. Nagusiki, telelana eta hornitzaileen urruneko sarbidea izango dira aztergai, zibersegurtasunean sakondu eta hainbat estrategia-teknika ezagutzeko. Bide batez, ZIUR Fundazioaren ekimena ezagutaraziko da.

INFORMAZIO JARDUNALDIA

  • Helburua: Eskualdeko enpresei, zibersegurtasunaren ikuspegitik, telelanari eta hornitzaileen urruneko sarbideari buruzko hainbat gako eskaintzea. Bide batez, ZIUR fundazioaren zerbitzuen berri emango da.
  • Data: Otsailak 18 (osteguna).
  • Ordutegia: 09:00 – 11:00 (2 ordu).

Argibideak eta izen-ematea

Izena-ematea enpresa@urolakosta.eus helbidearen bitartez bideratuko da; mezuan ondorengo datuak zehaztuta:

  • Enpresaren izena
  • IZK
  • E-maila
  • Harremanterako pertsonaren izen abizenak
  • Telefonoa

Izena emateko epea otsailaren 16an amaituko da.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808