Eduki publikatzailea
Atzealdea
Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, enpresentzat, Domu Santu eguna dela-eta
Azaroaren 1eko Domu Santu eguna dela-eta, aldaketak izango dira enpresen hondakinen bilketa zerbitzuan.
2019·10·30
Aldaketak izango dira Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan, azaroaren 1eko Domu Santu eguna dela-eta. Hala, ostiralean ez da ez egur ezta poliespananik ere bilduko eskualdeko enpresetan.
Batetik, urriaren 31ean (osteguna) egingo da eskualdeko enpresetako egurraren bilketa. Bestetik, datorren asteartean (azaroak 5) egingo da poliespanaren bilketa.
Bilketa egunak aldatuko badira ere, hondakinak ohiko ordutegian bilduko dira.