Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kendu egingo dira Larretxo kaleko 12.zenbaki parean kokatutako edukiontziak

Uztailaren 26tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek kale berbereko 7.zenbaki pareko edukiontziak erabili beharko dituzte

2022·07·19


Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Larretxo kaleko 12.zenbakiko (Zelai hotel pareko) hondakinen bilketa gunea. Hala, uztailaren 26tik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Larretxo kaleko 7.zenbakiko (Flysch hotel pareko) edukiontziak erabili beharko dituzte.

Aldaketaren ondorioz, bizilagunek hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak eguneratu beharko dituzte udaletxean edota Urola Kostako Udal Elkartean. Abuztuaren 2ra arteko epea izango dute horretarako. Izan ere, ordura arte irekita mantenduko dira Larretxo kaleko 12.zenbakiko bilketa-puntuko edukiontziak.

Txartelei buruzko informazioa

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki ditzake. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da Udal Elkartean.

Hondakinak Biltzeko Zerbitzua (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz)

  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus