Eduki publikatzailea
Atzealdea

Organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira otsailaren 22tik aurrera Zumaian

Datorren astelehenetik aurrera, txartel bidez zabaldu beharko dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak Zumaian

2021·02·15


Urriaz geroztik, hondakinak biltzeko sistema berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago Urola Kostako Udal Elkartea. Hain zuzen ere, kaleko edukiontzietako nahiz saltoki eta enpresetako hondakinen bilketak aztertu eta optimizatzeko neurriak hartuko dira, herriz-herri.

Errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera da lan ildoetako bat. Izan ere, martxoan zabaldu ziren Covid-19aren hedapenari erantzun eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Harrezkero, organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira. Ondorioz, berriz ere, edukiontzi horiek txartel bidez bakarrik ireki ahal izango dira.

Aurretik Getarian, Aian eta Orion egin zen bezala, errefusaren eta organikoaren edukiontziak itxiko dira Zumaian. Hain zuzen ere, otsailaren 22an gauzatuko da edukiontzien itxiera. Hala, datorren astelehenetik aurrera, txartel bidez zabaldu beharko dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak Zumaian.

Txartel berriak

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.

Zumaiako Udala

  • Foruen Plaza, 1, 20750 Zumaia
  • Tel. 943 86 50 25
  • ingurumena@zumaia.eus

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus

Kontzientziazio-ekintzak

Bide batez, Udal Elkarteak eta Zumaiako Udalak gogorarazi nahi die herritarrei hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uzteko betebeharra; erantzukizunez jokatu eta edukiontzi-guneak errespetatuz. Erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.

Ildo horretan, Udal Elkarteak herritarren kontzientziazioan eragiteko zenbait ekintza bideratuko ditu aurrerantzean. Esaterako, edukiontzien kanpoaldean utzitako hondakinei, zein dagokion egunetik kanpo kalean utzitako hondakin handiei pegatinak jarriko zaizkie. Eta herrian informazio-totemak ere jarriko dira (Aian, Getarian eta Orion egin bezala) herritarrei hondakinen gaikako bilketaren garrantziaz sentsibilizatzeko helburuarekin.

Herritarrei deia

Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten. Erantzukizunez jokatzeko garaia da: guztion osasuna babesteko modu bakarra da-eta;  baita bilketa zerbitzuko langileena ere.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko.