Eduki publikatzailea
Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketaren inguruko hitzaldiak emango ditu Aiako Kultur Etxean

1
Hitzaldiak azaroaren 7an eta 9an izango dira 19:00etan, Kultur Etxean (Gozategi enparantza, 3).

2023·11·02


Urola Kostako Udal Elkarteak Hondakinen prebentzioa eta sorkuntza murrizteko zazpi kanpaina garatu ditu. Kanpaina horietako bat elikagaien xahuketarena da. Honen baitan, herri bakoitzean gai honi buruzko bi hitzaldi antolatu ditu. Hitzaldi bakoitzean elikagaien xahuketari buruzko datuak, jardunbide egokiak etab. aipatuko dira. Hitzaldi hauek doakoak izango dira eta bertaratzen direnek ez dute izena eman beharko.

Horri jarraiki, datozen bi hitzorduak Aiako Kultur Etxean izango dira, azaroaren 7an eta 9an, hau da, datorren astearte eta ostegunean, 19:00etan.

 

Argibideak eta informazio gehigarria

Urola Kostako Udal Elkartea

Ingurumen saila

  • 943 89 08 08
  • ingurumena5@urolakosta.eus
1