Eduki publikatzailea
Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketaren inguruko hitzaldiak emango ditu Zarauzko Gaztelekuan

1
Hitzaldiak urriaren 24ean eta 26an izango dira 19:00etan, Gaztelekuko ikus-entzunetarako aretoan (Zigordia kalea, 34).

2023·10·19


Urola Kostako Udal Elkarteak Hondakinen prebentzioa eta sorkuntza murrizteko zazpi kanpaina garatu ditu. Kanpaina horietako bat elikagaien xahuketarena da. Honen baitan, herri bakoitzean gai honi buruzko bi hitzaldi antolatu ditu. Hitzaldi bakoitzean elikagaien xahuketari buruzko datuak, jardunbide egokiak etab. aipatuko dira. Hitzaldi hauek doakoak izango dira eta bertaratzen direnek ez dute izena eman beharko.

Horri jarraiki, datozen bi hitzorduak Gaztelekuko ikus-entzunetarako aretoan izango dira, urriaren 24ean eta 26an, hau da, datorren astearte eta ostegunean.

Argibideak eta informazio gehigarria

Urola Kostako Udal Elkartea

Ingurumen saila

  • 943 89 08 08
  • ingurumena5@urolakosta.eus
1