Eduki publikatzailea

Abendaño, Errotaberri eta Urteta industria-guneetako puntu beltzen mapa osatzeko parte-hartze prozesua zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak

2022·10·20

Abendaño, Errotaberri eta Urteta industria-guneetako puntu beltzen mapa osatzeko parte-hartze prozesua zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak

“Denontzako industria-guneak” lelopean, aipatu ekimenak helburu du, genero-ikuspegia ardatz hartuta, industria-gune horien diagnosia egin eta, bereziki bertako emakume langileen segurtasuna bermatzeko ekintzak eta neurri zuzentzaileak hartzeko lanketa egitea. Herritar orok har dezake parte horretarako Udal Elkarteak zabaldu dituen bi bideen bitartez: online galdetegia batetik, urriaren 28ra arte bete daitekeena, eta ekarpenak jasotzeko ahalbidetutako whatsapp zerbitzua bestetik, 649 254 109 zenbakira idatziz.

Bueltan da EMA+Indartzen, emakumeak ahalduntzeko eta lan-munduan murgiltzeko diseinatutako ekimena,

2022·10·25

Bueltan da EMA+Indartzen, emakumeak ahalduntzeko eta lan-munduan murgiltzeko diseinatutako ekimena,

2. edizio honen xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo da datorren azaroaren 2an. Izen-ematea zabalik dago azaroaren 9a arte.

Eskualdeko Energia Plana osatzeko herritarrei parte-hartzeko deialdia luzatu die Urola Kostako Udal Elkarteak

2022·10·24

Eskualdeko Energia Plana osatzeko herritarrei parte-hartzeko deialdia luzatu die Urola Kostako Udal Elkarteak

Udal Elkartea eskualdeko pobrezia energetikoaren azterketa osatzen ari da eta herritarrei zuzenduriko inkesta bat garatu du horien erantzunak jasota, eskualdearen ahalik eta argazki errealena osatu ahal izateko.

Itsas Kirol Poloa proiektua abiarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak, itsasoa ardatz hartuta, eskualdeko ekonomia urdinari bultzada emateko

2022·10·21

Itsas Kirol Poloa proiektua abiarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak, itsasoa ardatz hartuta, eskualdeko ekonomia urdinari bultzada emateko

IKP proiektuak helburu bikoitza du; itsas-kirolen sektorea profesionalizatzea batetik eta itsas-kirola eskualdean erreferente izatea eta mundu mailan ezagutaraztea, talentua sortuz eta erakarriz, negozio berriak sortuz eta enpresen lehiakortasuna sustatuz.

Datorren urriaren 25ean IOT inguruko online jardunaldia eskainiko da eskualdeko enpresei zuzenduta

2022·10·18

Datorren urriaren 25ean IOT inguruko online jardunaldia eskainiko da eskualdeko enpresei zuzenduta

Oteiza Lizeoa Politeknikoaren eskutik, jardunaldi honen helburua da IOT-ren (gauzen interneta) eta honek eskaintzen dituen aukeren inguruan enpresak informatzea horren ezagutza ere izan dezaten. Jardunaldia ETEEn eraldaketa digitala bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da eta webinarra guztiz finantzatuta dago eskualdeko enpresentzat.

Amiantoa egoki kudeatzen erakusteko jardunaldia

2022·10·13

Amiantoa egoki kudeatzen erakusteko jardunaldia

Jardunaldia urriaren 26an izango da eta eraikuntza, eraikinen birgaitze eta instalazioen mantentze-laneko enpresei edota autonomoei dago zuzenduta.

EKITEN DIGITALA 2022: ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa martxan da

2022·09·27

EKITEN DIGITALA 2022: ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa martxan da

Parte hartzaile bakoitzaren negozio-beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatu, eta digitalizazio arloko sei prestakuntza tailer eskainiko dira

Urriaren 10ean hasiko da Big Data eta Data Science-ari buruzko 148 orduko online prestakuntza programa

2022·09·23

Urriaren 10ean hasiko da Big Data eta Data Science-ari buruzko 148 orduko online prestakuntza programa

Ikastaroan zehar datu masiboak behar bezala prozesatzeko konpetentzia teknikoetan gaituko dira parte-hartzaileak

Eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen sektoreei bideratutako prestakuntza ikastaroa egingo da urriaren 3tik 26ra bitartean

2022·09·22

Eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen sektoreei bideratutako prestakuntza ikastaroa egingo da urriaren 3tik 26ra bitartean

Astero bi orduko bi saio eramango dira aurrera eta izen ematea dagoeneko zabalik dago hilaren 29a arte.

Urrian ekingo zaio ‘Mikropreben’ programaren 9. edizioari, laneko arriskuen arloko prestakuntzaren inguruan

2022·09·20

Urrian ekingo zaio ‘Mikropreben’ programaren 9. edizioari, laneko arriskuen arloko prestakuntzaren inguruan

Aipatu programa eskualdeko autonomoei eta enpresa txikiei zuzenduta dago eta izen-emate epea dagoeneko zabalik dago urriaren 3a arte.