2023·01·09
Laguntzen aurkezpen jardunaldia 09:30ean egingo da eta bertan deialdien xehetasunak eta eskaerak izapidetzeko nondik-norakoak azalduko dira.
2023·01·03
Saioa urtarrilaren 11n izango da, goizeko 9:30etik 11:00etara eta helburu du eskualdeko enpresa txiki eta ertainei datuen kudeaketa aurreratuaren esparruan urratsak ematera animatzea.
2022·12·23
Laguntza lerro bat ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna hobetzera dago bideratuta eta bigarrena, aldiz, eskualdeko enpresek langabeak kontratatzeko laguntza da. Datorren urtarrilaren 11n, deialdien xehetasunak eta eskaerak izapidetzeko nondik-norakoak azaltzeko aurkezpen jardunaldia egingo da 9:30ean Udal Elkartean bertan.
2022·12·19
Badator berriro enpresen eraldaketarako “ETE Digitala Urola Kostan” laguntza ekimena
Egitasmoaren berri emateko online informazio saioa urtarrilean egitea aurreikusi du Urola Kostako Udal Elkarteak
2022·12·12
Lanketaren baitan hainbat eskuhartze ekintza egin dira, hala nola, diagnostiko teknikoa, herritarrei zabalduriko galdetegi orokorrak, berariazko elkarrizketak eta baita aurrez-aurreko bi saio ere, azken hauek industria-guneetako eragileekin zein udal teknikari eta langileekin. Ekimen honen helburua da aipatu industria-guneetako langileen segurtasuna bermatzeko ekintzak eta neurri zuzentzaileak proposatu eta lantzea.
2022·12·02
ZAINDU UROLA KOSTA prestakuntza ekimenean izena emateko epea zabaldu da
Ekimena zaintza alorrean lan egin nahi duten eskualdeko herritarrei zuzenduta dago. Eskaintza 2022-2024 bitartekoa izango da eta orain, abenduaren 31a baino lehen 3 prestakuntza modalitate zabalduko dira. Izena emateko azken eguna abenduaren 14a izango da.
2022·12·02
“Enpresen jarraipenerako beharren detekzio goiztiarra” izeneko programa honek helburu du eskualdeko enpresen iraunkortasuna eta jarraipena bermatzea eta eskualdeko enpresaburuen erretiroak ahalik eta kalterik txikiena eragitea eskualdeko ekonomian. Programa martxan jartzeko “Enpresen segida / transmisio ordenaturako aurretiazko gogoetak” saioa antolatu du Udal Elkarteak datorren abenduaren 14an, 09:30-11:30 bitartean Mankomunitatearen egoitzan bertan.
2022·11·18
Datuen Babesari buruzko tailer praktiko eta trinkoa eskualdeko enpresentzat
Azaroaren 25ean eta abenduaren 2an izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan eta izen ematea zabalik egongo da azaroaren 22a arte.
2022·11·18
Urola Kostan elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina jarri du abian Urola Kostako Udal Elkarteak
Kanpaina eskualdeko herritarrei zuzenduta dago, eta herritarrak kontzientziatzea oinarri hartuta, ekintza desberdinak barnebiltzen ditu: kamioien errotulazioa, sukaldaritza tailerrak, jatetxe edota tabernetan banatzeko tupper edo ontziak, supermerkatuei bisitak…
2022·11·16
Skratch, metaversoa, 3D inpresioa, Inskcape eta robotikari lotutako 2 dira eskainiko dituen ikastaroak, parte-hartzaileak teknologia berrien inguruan formatzeko eta, modu horretara, eskualdearen eta orobat, lurraldearen garapen eraginkorra eta orekatua lortzeko.