2023·03·24
Edalontzi berrerabilgarrien erabilera bultzatzeko kanpaina abiarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak
Kanpainaren helburua da erabilera bakarreko edalontziek eragiten dituzten kalteen inguruan herritarrak informatu eta sentsibilizatzea, horrela, edalontzi berrerabilgarrien erabilera indartzeko.
2023·03·22
Apirilaren 17an hasiko dira Coworking espazioaren eraikuntza lanak, UKUEk sustatuta
Coworking espazioen helburua da eskualdeko ekintzaileek zein enpresa sareek elkarlanerako gune bat izatea.
2023·03·21
Gipuzkoako Ingeniari eskolarekin elkarlanean, "OAPR Acelera Pyme" programaren baitan guztira 7 ikastaro desberdin eskainiko ditu eskualdeko enpresa eta autonomoei zuzenduta, bereziki hiri-ekonomia jarduerekin lotura dutenak: merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza, turismoa… Helburua da eraldaketa digitalaren alorrean negozioak sentsibilizatzea eta teknologia berrien ezarpenean trebatzea.
2023·02·27
Egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da martxoaren 1etik apirilaren 13a bitarte. Ekimenaren inguruko informazio saio bat egingo da martxoaren 30ean.
2023·03·08
ZIURen (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) eskutik, guztira 3 jardunaldi antolatu ditu Udal Elkarteak: martxoaren 22an lehena, apirilaren 19an bigarrena eta maiatzaren 17an azkena.
2023·03·01
Ontziak eskuragarri egongo dira Udal Elkartearen egoitzan martxoaren 6tik 8ra bitartean goizeko 8:00etatik 14:00etara.
2023·02·23
2 saio egingo dira, autonomoen erregimen berriaren ingurukoa lehena, martxoaren 7an autonomoei zuzenduta eta “Artistaren Estatutua”ren ingurukoa bigarrena, 14an, sortzaileei zuzendutakoa.
2023·02·22
Guztira 10 prestakuntza tailer eskainiko dira martxotik ekainera bitartean. Tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira, Udal Elkartean bertan eta saio guztietan edo intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.
2023·02·17
Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, bi ikastaro desberdin eskainiko dira, martxoan lehena eta iraila eta urria bitartean bigarrena. Lehen ikastaroak saltokiaren online eta off line esperientzien konbinazioa izango ditu oinarri eta martxoaren 6an hasiko da. Bi ikastaroen helburua da merkataritza eta zerbitzu sektoreko profesionalak esparru horietan trebatzea eta horrela, beren enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.
2023·02·17
Udal Elkarteak espazio bakoitzera eraman daitekeen hondakinen inguruko informazioa eta eskualdean dauden garbigune eta birziklatzeko etxolen ingurukoa (kokapena, ordutegia edo harremanetarako datuak) jaso ditu eta eskuragarri jarri ditu herritarrentzat udal elkarteko webgunean. Garbigune zein etxolek helburu dute hondakinetan dauden materialak berreskuratzea, gero birziklatzeko, hondakinak kontrolik gabe ez botatzea eta zabortegi kontrolatuetan tratatu edo desagerrarazi beharreko hondakinak gutxitzea.