Diru-laguntzak
Atzealdea
Urola Kostako Udal Elkartearen diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko (2018)
Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean. Epea amaituko da azaroaren 5ean. Hemen dituzu oinarriak eta eskabidea egiteko eredu eta eranskinak.
2018·10·15
Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), langabeak kontratatzeko.
Ikus baldintza eta diru-laguntzen ezaugarriak oinarrietan.
Eskabideak aurkezteko epea
- Hasi: deialdia Udal Elkartearen webgunean argitaratu eta hurrengo egunean (urriaren 16an). Deialdia eta oinarriak argitaratu dira, baita ere, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2018-10-18, 201. zk).
- Amaitu: 2018ko azaroaren 5ean
- Ordutegia: 8:00-15:00
Eskabideak aurkezteko lekua
- Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
Argibideak eta informazioa
- Urola Kostako Udal Elkartea, tel. 943890808, harrera@urolakosta.eus
Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko eredua eta zuriketak egiteko eranskinak.
OINARRIAK
ESKABIDEA EGITEKO ERANSKINAK
ZURIKETETARAKO ERANSKINAK
Lehen zuriketa: lehen ordainketa
Amaierako zuriketa: azken ordainketa
Oinarriak eta eranskinak editatzeko formatuan (word); hemen