Iragarkiak Dokumentuak duen edukia.
Urola Kostako Udal Elkarteko Kontuen Batzorde Bereziak, 2017ko apirilaren 7an egindako ohiko bilkuran, 2016ko Aurrekontuaren Kontu Orokorrari aldeko irizpena eman dio. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 63.3 artikuluan ezarritakoa betez, Kontu Orokorra hamabost lanegunez jendaurrean erakusgai jarri da.
Zuzendaritza Batzordeak 2016ko urriaren 6an hasierako onarpena eman zion Udal Elkarteko egoitzako ekitaldi-aretoa eta prestakuntza-gela erabiltzeko arautegiaren eta prezio publikoen aldaketari. Jendaurrean erakusgari jarri eta erreklamaziorik izan ez denez, araudiaren aldaketa behin betiko onartutzat jo da eta argitaratu egin da osorik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2016ko abenduaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, 2017ko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena eman dio. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko. GAO, 2016-12-23, 242. zk.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2016ko urriaren 6an egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkarteko egoitzako ekitaldi-aretoa eta prestakuntza-gela erabiltzeko arautegiaren eta prezio publikoen aldaketari. Beraz, orain erabaki hori eta dagokion espedientea jendaurrean erakusgai jarri dira, erreklamazioak aurkezteko.
Argitara ematen da Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak 2016ko uztailaren 7an emandako ebazpena, lehendakariaren eskumenak Udal Elkarteko lehendakariordeari uzteko, 2016ko uztailaren 11tik uztailaren 22ra (biak barne). GAOko iragarkia, 2016-07-13, 133. zenbakia.
Urola Kostako Udal Elkarteko Kontuen Batzorde Bereziak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako ohiko bilkuran, 2015eko Aurrekontuaren Kontu Orokorrari aldeko irizpena eman dio. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 63.3 artikuluan ezarritakoa betez, Kontu Orokorra hamabost lanegunez jendaurrean erakusgai jarri da.