Dokumentuak
pdf
961.7 KB
1970·01·01 Merkataritza
PROTOCOLO Y GUÍA DE BUENAS PRÁCTICAS DIRIGIDAS A LA ACTIVIDAD COMERCIAL EN ESTABLECIMIENTO FÍSICO Y NO SEDENTARIO
pdf
394.21 KB
1970·01·01 Kultura
Covid-19a dela eta, euskal kultura-sektorerako intereseko neurri eta  laguntzen gida 
pdf
251.16 KB
1970·01·01 Elkarte Gastronomikoak
SARS-CoV-2 BIDEZKO PANDEMIA-EGOERAN DAUDEN EAE-KO ELKARTE GASTRONOMIKOAK ETA TXOKOAK IREKITZEKO ETA ERABILTZEKO OSASUN-IRIZPIDEAK
pdf
112.85 KB
2020·04·23

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2020ko zerga egutegiaren aldaketaren berri ematen da.

GAO 2020-04-23, 75. zenbakia

pdf
112.85 KB
2020·04·06

Zer egin dezaket nire burua babesteko?

1.- Garbitu eskuak sarri, maiz:

            - Mukiak kendu eta doministiku edo eztula egin ondoren

            - Komunera joan ondoren

            - Animaliekin kontaktua izan ondoren

            - Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren

            - Eskuak zikin dituzunean

            - Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik

2.- Eztula edo doministiku egitean, estali ahoa besaurrearekin edo mukizapi batekin.

3.- Ekidin begiak, sudurra edo/eta ahoa ukitzea.

4.- Bermatu 2m-ko distantzia beste pertsonekin.

5.- Mantendu inguruko espazioak aireztatuak eta ondo higienizatuta.

6.- Erabili paperezko mukizapiak; erabili ondoren, bota zakarrontzira.

7.- Sintomarik izanez gero (sukarra, eztul iraunkorra, arnas-arazoak…) geratu etxean eta deitu zure herriko osasun-etxera. Ikusi ohiko sintomen zerrenda

Informazio osagarria:

pdf
112.85 KB
2020·04·03

Aurrez aurreko arreta zerbitzua martxan dago, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da, baina ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea. Hauek dira Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko bideak:

  • 943 89 08 08
  • harrera@urolakosta.eus
  • Zerbitzu telematikoak (egoitza elektronikoa)

 

Udal elkarteko erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko ohiko funtzionamenduan aldaketak egin ditugu:

• Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea.

• Derrigorrezkoa da musukoa jarrita sartzea eta sarreran eskuak desinfektatzea.

• Sarreran itxarongo da, ilaran, Udal elkarteko langile batek txanda adierazi arte.

• 2 metroko distantzia mantendu.

• Arreta telematikoa (telefono, eposta, bideodeia) lehenetsiko da eta aurrez aurreko zerbitzua soilik ezinbesteko kasuetarako eskatzea eskertuko genieke erabiltzaileei

 

 

 

pdf
1.98 MB
2020·04·03

PDF

Koronabirusaren hedapena saihesteko, Udal Elkarteak hartutako neurriak (2020-03-17)
Premiazko deia egiten zaie herritarrei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten (2020-03-27)
Hartutako neurriak gogoraztearekin batera, hainbat jarraibide (2020-04-03)
Apirilaren 14tik aurrera, zabalik 3 garbiguneak (2020-04-14)

 

Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, beraz, hurrengo neurriak bete ditzaten:

  1. Bertan behera utzi da etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua.  Besterik esan arte, debekatuta dago hondakin handiak kalera ateratzea.
  2. Herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko erabaki da errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak (gris eta marroi kolorekoak) irekita mantentzea. Zuzeneko kontaktua ekidin nahi da. Edukiontziak eskuz irekitzea ezinbestekoa den kasuetan, eskularruekin edo beharrezko babes-neurriak hartuta ireki behar dira.
  3. Hondakinak behar den bezala sailkatzen jarraitu behar dugu; frakzioak bereizita, dagokien edukiontzian. Erabat debekatuta dago POLTSAK edukiontzien kanpoaldeetan uztea.  Edukiontzi guneak maiz ari gara desinfektatzen. 
  4. Auzoan konposta egiteko guneak ez erabiltzeko gomendatzen diegu arrisku faktoreren bat duten herritarrei. Erabiltzekotan, babes-neurri egokiak hartuta egin behar da.

Covid-19arekin gaixotutako herritarren bat dagoen etxeetan;

  • Debekatuta dago COVID-19arekin gaixotutako herritarren hondakinak gaikako bilketarako edukiontzietan (organikoa, ontziak, papera, kartoia, beira, arropa eta ehunkiak….) edota inguruetan uztea.
  • COVID-19arekin gaixotutako herritarrek eta haien zaintzaileek erabilitako eskularruak, musuzapiak, maskarak etab. bildu poltsa itxi batean. Eta sartu bigarren poltsa batean.
  • Poltsa bikoitz hori, etxebizitza horretako gainerako hondakin guztiekin batera, sartu hirugarren poltsa batean eta bota errefusarentzako edukiontzietan.
  • Erabat debekatuta dago hondakin horiek gaika bereizita biltzeko edukiontzietan edota inguruetan uztea: bota errefusarentzako edukiontzietara.

Gainerako etxeetan;

Beti bezala, gaika sailkatu hondakinak: bota gai bakoitza dagokion edukiontzira.

Gogoratu:

  • Debekatuta dago poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea. 
  • Debekatuta dago hondakin handiak kalera ateratzea
  • Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita.
  • Hiru garbiguneak irekita daude; langile profesional eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua. Debekatuta dago garbiguneen kanpoaldean hondakinak uztea.

Neurri hauek  betetzearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Har dezagun kontuan guztion segurtasuna eta,  batez ere, hondakinak biltzeko zerbitzuko langile guztiena.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko. 

pdf
1.98 MB
2020·04·03

Hartutako laguntza-neurri eta dirulaguntza guztiei buruzko informazio eguneratua jasotzen duen ataria ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan duzue informazio guztia eskurragarri

pdf
101.09 KB
2020·01·15 Iragarkiak

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2020ko zerga egutegia onartu eta argitaratu du Urola Kostako Udal Elkarteak.GAO 2020-01-15, 9. zenbakia.

pdf
77.58 KB
2019·12·30 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, 2020ko aurrekontu orokorra behin-behineko izaerarekin onartu du. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

GAO, 2019-12-30. 248. zk.