Dokumentuak
pdf
108.72 KB
2021·01·21 Iragarkiak

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2022ko zerga egutegia onartu eta argitaratu du Urola Kostako Udal Elkarteak. GAO 2022-01-21, 13. zenbakia.

 

pdf
80.69 KB
2022·01·05 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2021eko abenduaren 15ean egindako ohiko bilkuran, 2022ko aurrekontu orokorra behin-behineko izaerarekin onartu du. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko. GAO_2022-01-05_3.zenbakia

pdf
199.43 KB
2021·12·22 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala onartutzat ematen da.

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari.

Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da erreklamaziorik ez oharrik jaso. Horrenbestez, ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2022kourtarrilaren 1eko eraginarekin. GAO, 2021-12-22, 243.zk.

pdf
81.36 KB
2021·11·03 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari.

Horrenbestez, erabakia eta espedientea jendaurrean erakusgai jartzen dira, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluak xedatutakoa betez.  GAO, 2021-11-03, 210.zk.

pdf
75.8 KB
2021·11·03 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio 2021eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorraren 2021KKRA0004 zenbakidun kreditu aldaketa espedienteari, kreditu gehigarri modalitatean.

Aipatutako espedientea jendaurrean ikusgai dago hamabost egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta, epe horretan interesatuek hura aztertu eta Udal Elkarte honetan erreklamazioak aurkezteko aukera izango dutelarik.

Hau argitara ematen da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15, 17, 18, 27 eta 34 artikuluetan ezartzen duenaren arabera.

Adierazitako informazio epea iraganik inolako erreklamaziorik aurkeztu ez bada, kreditu aldaketarako espedientea onetsitzat hartuko da behin betirako, beste erabaki baten beharrik gabe.    GAO, 2021-11-03, 210.zk.

pdf
75.05 KB
2021·06·02 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko maiatzaren 21ean egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio 2021eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorraren 2021KKRA0001 zenbakidun kreditu aldaketa espedienteari, kreditu gehigarri modalitatean.

Aipatutako espedientea jendaurrean ikusgai dago hamabost egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta, epe horretan interesatuek hura aztertu eta Udal Elkarte honetan erreklamazioak aurkezteko aukera izango dutelarik.

Hau argitara ematen da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15, 17, 18, 27 eta 34 artikuluetan ezartzen duenaren arabera.

Adierazitako informazio epea iraganik inolako erreklamaziorik aurkeztu ez bada, kreditu aldaketarako espedientea onetsitzat hartuko da behin betirako, beste erabaki baten beharrik gabe. GAO, 2021-06-02, 102.zk.

pdf
73.94 KB
2021·06·02 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Kontuen Batzorde Bereziak, 2021eko maiatzaren 21ean egindako ohiko bilkuran, 2020ko Aurrekontuaren Kontu Orokorrari aldeko irizpena eman dio. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 63.3 artikuluan ezarritakoa betez, Kontu Orokorra hamabost lanegunez jendaurrean erakusgai jarriko da, egiaztagiriekin eta Kontuen Batzorde Bereziaren txostenarekin batera, interesdunek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten. GAO, 2021-06-02, 102.zk.

pdf
109.74 KB
2020·12·31 Araudia

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2020ko azaroaren 9an egindako ohiko bilkuran hasierako onarpena eman zion Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso. Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2021eko urtarrilaren 1eko eraginekin.     

GAO, 2020-12-31. 250. zk.

pdf
78.61 KB
2021·02·11 Iragarkiak

2021eko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurre-an erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklama-ziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. GAO, 2021-02-09, 25.zk.

 

pdf
104.26 KB
2021·01·19 Iragarkiak

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2021eko zerga egutegia onartu eta argitaratu du Urola Kostako Udal Elkarteak.

GAO 2021-01-19, 11. zenbakia.