PEDEL UROLA KOSTAKO ENPLEGU ETA TOKIKO GARAPEN PLANA
UROLA KOSTAKO ENPLEGU ETA TOKIKO GARAPEN PLANA
Urola Kostako Udal Elkarteak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalekin batera, eskualdeko Enpleguaren eta Tokiko Garapenaren Plana (ETGP) lantzeko prozesua abiatu du. Planaren helburua da eskualdeko enplegua eta tokiko garapena modu jasangarrian, lehiakorrean eta inklusiboan indartzea, lurraldeko eragileen arteko lankidetza eta gobernantza partekatua ardatz hartuta.
ETGPren bidez, eskualdearen etorkizun ekonomiko eta sozialari ikuspegi integral batetik erantzun nahi zaio. Horretarako, tokiko erronkak eta aukerak identifikatuko dira, eta datozen urteetarako jarduera-ildo estrategikoak zehaztuko dira. Planaren lanketa Euskadiko Enpleguaren Lege berriaren eta Lanbide Heziketaren antolamendu berriaren testuinguruan kokatzen da, tokiko beharretara egokitutako enplegu- eta prestakuntza-politikak sustatzeko helburuarekin.
Lan prozesua:
Diagnostikoa
Diagnostikoa Enplegu eta Tokiko Garapen Planaren oinarria da. Bere helburua Urola Kostako eskualdearen errealitate sozioekonomikoaren ikuspegi partekatua eskaintzea da, indarguneak, erronkak eta aukerak identifikatuz.
Horretarako, esparru desberdinak aztertu dira, eta lurraldeko eragileek egindako ekarpenak jaso eta kontrastatu dira. Horri esker, eskualdearen egungo egoeraren diagnostikoa egin eta datozen urteetarako erronka nagusiak identifikatu dira.
Egindako diagnostikotik abiatuta, DAFO analisia (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak) landu da. Analisi honek eskualdearen garapen ekonomiko eta soziala baldintzatzen duten barne- eta kanpo-faktore nagusiak laburbiltzen ditu.
DAFO analisiak Planaren helburu estrategikoak eta jarduera-ildoak zehazteko oinarria eskaintzen du, eta datozen urteetan garatuko diren ekintzen lehentasunak identifikatzen laguntzen du.
Tokiko Garapen eta Enplegurako Planaren definizio-prozesuak aurrera jarraitzen du
Tokiko Garapen eta Enplegurako Planaren definizio-prozesuan aurrera goaz. Diagnostiko-fasea amaituta, eskualdearen egungo egoera eta etorkizuneko garapenari lotutako erronka nagusiak identifikatu ditugu.
Une honetan, erronka horiei erantzungo dieten lerro estrategikoak zehazten eta lerro horien baitan garatu beharreko proiektuak identifikatzen eta lehenesten ari gara.
Prozesu honetan, eskualdeko errealitatea eta beharrak gertutik ezagutzen dituzuenon ikuspegia eta ekarpenak funtsezkoak dira. Horregatik, ekarpenak eta proposamenak jasotzeko epea ireki dugu, urriaren 20ra arte.
Ekarpenak bidaltzeko, idatzi helbide honetara: tokikogarapena@urolakosta.eus.
Estrategiaren inplementazioa eta proiektuak
Planaren ezarpena modu antolatuan eta progresiboan egingo da, honako urratsen bidez:
Kronograma:
-
- 2026: diagnostikoa osatu, gobernantza egitura martxan jarri eta ekintza plana zehaztu.
- 2027-2028: ekintzak martxan jarri eta eragileen arteko sareak sendotu.
- 2029-2030: azken ekintza zein programak bideratu, emaitzen ebaluazioa egin, inpaktua neurtu eta hurrengo plan estrategikoa prestatu.
Plangintza eta antolaketa:
-
- Planeko ekintza bakoitzaren garapen operatiboa zehaztuko da.
- Arduradunak identifikatuko dira, ekintzak lehenetsiko dira inpaktuaren eta premiaren arabera, baliabideak esleituko dira eta jarraipen- eta ebaluazio-adierazleak definituko dira.
Ekintzen pilotajea:
-
- Lehenengo esperientziak eragile eta talde txikiekin egingo dira, proposatutako neurriak egokitu eta hobetu ahal izateko.
Ekintzen exekuzioa:
-
- Planak jasotako neurriak martxan jarriko dira, helburu, egutegi eta baliabide zehatzen arabera.
Komunikazioa eta zabalkundea:
-
- Plana komunitateari eta interesdunei jakinaraziko zaie, parte-hartzea, gardentasuna eta helburuekiko konpromisoa sustatzeko.
Ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza
Planaren aurrerapena modu jarraituan aztertuko da, emaitzen arabera estrategia egokituko da:
Sei hilabetero jarraipena:
Lehenengo sei hilabeteetako inplementazioa aztertuko da.
Adierazle bakoitzean izandako aurrerapena neurtuko da eta beharrezko doikuntzak egingo dira.
Aurrerapen-txostena:
Sei hilean behin txosten bat egingo da lortutako emaitzekin, aurrerapenekin eta hobetu beharreko arloekin.
Urteko ebaluazioa:
Urtero planaren garapen osoa berrikusiko da.
Ekintzen eragina aztertuko da eta hurrengo urterako estrategiak egokituko dira.
Tarteko ebaluazioa:
Planaren indarraldiaren erdian (2028an) berrikuspen estrategikoa egingo da, behar izanez gero lehentasunak edo ekintzak birformulatzeko.
Azken ebaluazioa:
Planaren amaieran, lortutako emaitzak eta komunitatean izandako inpaktua aztertuko dira, etorkizuneko enplegu- eta tokiko garapen-politikak diseinatzeko.
Gobernantza
Urola Kostako Enplegu eta Tokiko Garapen Planak eskualdearen erronka nagusiei modu bateratuan erantzuteko eta etorkizuneko ikuspegi partekatua eraikitzeko aukera estrategikoa eskaintzen du. Hurrengo hilabeteetan, herritarrek, enpresek eta eragile sozioekonomikoek prozesuan aktiboki parte hartzeko aukera izango dute, beren ikuspegia eta proposamenak eginez, lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala gidatuko duten ildo estrategikoak elkarrekin definitzeko. Guztia helburu berarekin: Urola Kosta indartsuagoa, berritzaileagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen jarraitzea, elkarlanean.
Datozen hilabeteetan, partaidetza-prozesuak fase berri bati ekingo dio, eta herritarrak, enpresak eta gizarte-eragileak gonbidatuko ditu eskualdearen etorkizuneko ildo estrategikoak definitzen parte hartzera. Horretarako, kontraste-saioak, foro irekiak eta ekarpenak egiteko kanal digitalak jarriko dira martxan.