Enplegu Mahaia
Enplegu Mahaia
Zer da Enplegu Mahaia?
Urola Kostako Udal Elkarteak kalitatezko enplegua sustatu nahi du eskualdean, eta, talentua sortu, erakarri eta mantentzeko lanean ari da. Ildo horretan, Udal Elkarteak esku-hartze komunitarioko ereduaren funtsezko espazio gisa egituratzen den, eta bertan koordinazioa, eztabaida, hausnarketa eta eragileen arteko ekintza-proposamenak jasotzen dituen Urola Kostako Enplegu Mahaia eratu du. Urola Kostako Enplegu Plana dinamizatzeko organoa izan nahi du, erronkak eta aukerak identifikatzeko, jarduera-ildo eta ekintza zehatzak definitzeko eta plan osoaren jarraipena egiten laguntzeko.
Mahai horretan, udalerrietako tresna eta eragile sozial eta ekonomikoak elkartu eta koordinatuko dira, eskualde-lurralde osoan kalitatezko enplegua sustatu eta sortzeko. Era berean, Enplegu Mahaia kontsulta-organoa izango da, eskualdean gizartearen parte-hartzea indartzeko, ekintzak eta programak garatzen eta diseinatzen laguntzeko eta kalitatezko enplegua sortzearen eta garapen ekonomikoaren aldeko neurriak bultzatzeko.
Nork parte hartu dezake Enplegu Mahaian?
Urola Kostako eskualdeko Enplegu Mahaian parte hartu behar duten eragileak Urola Kostako kalitatezko enplegua erakartzen eta sortzen zuzenean nahiz zeharka inplikatuta dauden erakundeak eta eragileak dira.
Horiek herri-administrazioetako teknikariak, enpresak, korporazio publikoetako teknikariak eta irabazi-asmoa duten edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak izan daitezke; baldin eta, jarduera eskualdean badute, edota, beraien egoitza eskualdetik kanpo dutenak, betiere, beraien jarduera eskualderentzat interes estrategikoa bada
Zer egin behar da parte hartzeko?
Atxikimentu dokumentua osatu eta honako aukera baten bidez aurkeztu:
- Udal Elkarteko egoitza elektroniko bidez (eskaera orokorra atala)
- Posta elektroniko bidez: lanpoltsa@urolakosta.eus
- Aurrez aurre gure egoitzako harreran aurkeztuta (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, 20800 Zarautz)
DOKUMENTUAK:
ENPLEGU MAHAIA ARAUTZEKO PROTOKOLOA