Euskara enpresetan
Enpresa euskaraz handitzen
Enpresa euskaraz handitzen: zer da?
Eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) enpresentzako programa bat da, herritar eta bezeroei beren zerbitzu eta produktuak euskaraz ematen laguntzeko helburua duena.
Euskarak enpresa handitzen lagunduko dizu. Zure enpresak euskarari handitzen lagunduko dio.
10 langile baino gutxiago dituzten edozein sektoretako enpresentzako da: zerbitzuak, merkataritza, industria..
Herritar eta bezeroei kalitatezko zerbitzua euskaraz eskaintzeko laguntza emango diogu parte hartzen duen enpresari.
Programak 2 urteko iraupena izango du, 2017ko azaroan hasita eta urtean hainbat deialdi egingo ditugu interesa duten enpresek izena emateko.
Nola?
Zure beharrei erantzungo diegu
Prestakuntza eskainiko dizugu
- Saio horietan zerbitzua eta produktuak bezeroari bere hizkuntzan eskaintzearen abantailak aztertu eta ikusiko ditugu
- Zure enpresan egin ditzakezun urratsak zehaztuko ditugu elkarrekin
Tutoretza-saioak enpresa bakoitzarekin
- Erabakitako lanak egingo ditugu, 3-4 hilabeteko epean
- Itzulpenak, dokumentu ereduak, sustapenerako materiala euskaraz moldatu eta prestatu (eskuorriak, webgunea...), softwarea euskaraz jarri, hitzegia eta terminologia, euskaraz lan egiteko eskura dauden tresnak...
Guztira, ia 30 enpresa
- Eskaintza orokorra izanik ere, lehen deialdian lan egin dugu bereziki osasun arloko zerbitzuekin, estetika zentro eta ile-paiandegiekin eta ostatu zerbitzuekin.
- Askotariko lanak egin dituzte: euskara-plana diseinatu, webgunea egokitu eta euskaratu, itzulpenak, dokumentu-ereduak...
- Enpresa hauek parte hartu dute orain arteko deialdietan
- Libe Dietetika eta Elikadura
- Getariako Farmazia
- I.Plazaola Hortz Klinika
- Hortzagin klinika
- Neie Ileapaindegia eta Estetika
- Verónica Cazalis Estetika Zentroak
- Begoña landetxea
- Zingira Kooperatiba Elkartea
- Usotegi S.C
- Epotx Etxea
- Txanka Errekea Hotela
- Azkue Auto
- Glu-glu bitxiak baino gehiago
- Sei soinua
- Arozena Administrazioak
- Euromar Finka Administrazioa
- Gestoria Unanue
- Inmobiliaria Quintana
- Inmokosta
- J.M. Roteta Inmobiliaria
- Notaritza
- Zuhaizti Inmobiliaria
- Bizi Apartamentuak
- Bat, Bi ta Hiru
- May Ongizate eta Estetika
- ITEA Psikoteknikoak
- Newtek Solidos
- Inmobiliaria Orio
- Gazteategi Landetxea
- Iuri Aholkularitza
Hirugarren deialdia: 2019. urtea
Hirugarren deialdia 2019ko martxoan jarri dugu martxan.
Eskualdeko enpresa txikiei bideratutako euskarazko prestakuntza-saioez gain, ekintzaileei bideratutako saioak ere prestatu ditu Udal Elkarteak, Ekiten eta Enpresa Euskaraz Handitzen programak uztartuz.
Noiz eta nola?
Zure enpresan ere gauza asko egin ditzakezue: itzulpenak, errotulazioak eta softwareak euskaratu edota testu-ereduen egokitzapenak… Eta horretarako baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkizugu.
Deialdi honetan izena ematen duten enpresekin 3-4 hilabetez egingo dugu lan, azaroan hasi eta otsaila amaierara arte. Epe horretan banakako aholkularitza eta laguntza emango dizugu:
- Zure enpresan zein neurri hartu eta landu zehaztu eta adostuko dugu
- Informazioa eta aholkularitza emango dizugu (udalaren diru-laguntzak, bestelako laguntzak...)
- Erabakitako lanak egingo ditugu, adibidez:
- Itzulpenak, testu-ereduak egokitu
- Errotulazioa euskaratu
- Softwarea euskaraz jarri
Argibideak eta izen-ematea
Argibideak jasotzeko edo izena emateko bi bide dituzu:
- Beheko formularioa bete eta bidali
- Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
- Urola Kostako Udal Elkartea, Euskara Zerbitzua
- Telefonoz: 943890808
- Emailez: handitzen@urolakosta.eus
EEH Prestakuntza 2019
Prestakuntza euskaraz lan egiten laguntzeko
Bi ikastaro antolatu ditugu zure enpresan euskaraz lan egiteko laguntzeko. Ikastaro horiek izango dira Zarautzen, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6), 13:30etik 15:00etara. Ikastaro bakoitza bitan egingo da:
Hizkuntza hobeto kudeatzeko saio teoriko eta praktikoa. Xehetasunak hemen.
- Urtarrilak 22, asteartea
- Martxoak 26, asteartea
Lanean idazten diren ohiko mezuak lantzeko ikastaroa. Xehetasunak hemen.
- Urtarrilak 30, otsailak 13 eta 27
- Maiatzak 8, 22 eta ekainak 5
Saioak parte-hartzaileak eta praktikoak izango dira. Parte-hartzaileon iritzi, behar eta esperientziak izango dira kontuan.
Ekintzaileei bideratutako saioak
Ekiten eta Enpresa Euskaraz Handitzen ekimenak uztartuz, ekintzaileei bideratutako saioak prestatu dira. Eskualdeko ekintzaileek hizkuntza hobeto kudeatzeko saio teorikoak eta praktikoak izango dituzte. Xehetasunak hemen.
- Apirilak 9, asteartea, euskaraz
- Apirilak 16, asteartea, gaztelaniaz
Izena emateko bi bide dituzu:
Deskargatu eta bete izen-emate orria eta bidali posta elektronikoz handitzen@urolakosta.eus helbidera.
Enpresentzako Izen-emate orria
Ekintzaileentzako Izen-emate orria
Bete eta bidali behean dagoen formularioa