Euskaraldia

Euskaraldia

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:

  • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
  • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu...

2009-2019: 10 urte

Bilakaera:

2009an ekin genion Mintzalagun Programari. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEKk, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.

Programaren bilakaera ona izan da eta partehartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.

Aurtengoan, 10 urte bete ditu Mintzalagun egitasmoak Urola Kostan. Hala, ikasturte-bukaerako ekitaldi berezia egin da Zarauzko Modelo Aretoan. Aurten, urteurren ospakizunak eman dio amaiera ikasturteari.

 

2019-20 ikasturtea

Hamaiakagarrena izango da 2019-20 ikasturtea. Bitartean, udako taldeak ere osatu dira: udan ere euskara praktikatu eta euskaraz bizitzeko. Laster izango da eskuragarri mintzalagun programaren 11. edizioari begirako informazioa. 

Argibideak eta izen-ematea

Mintzalagun programan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

Udaletako Euskara Zerbitzuak

Urola Kostako AEK euskaltegia

Zarauzko Udal Euskaltegia

Urola Kostako Mintzalagun programa

Urola Kostako Mintzalagun programa