2023·01·20
Jasangarritasunaren aldeko apustua berretsi du Urola Kostak FITURen
Udal Elkarteak Biosphere zigilua lortzeko lanketari ekin dio; aipatu zigilua, turismo jasangarriari lotutako ziurtagiria da eta helburu du etengabeko hobekuntzarako tresna izatea. Era berean, “Elkanoren Talaia: itsas zeharkaldiak” ekimena aurkeztu du UKUEk nazioarteko turismo azokan. Egitasmo honek Elkanoren ondarea ezagutaraztea eta Urola Kostako itsas ondarea sustatzea ditu helburu.
2023·01·20
Urola Kostako Udal Elkarteak 2023rako 14.626.000 euroko aurrekontua onartu du
EAJ, PSE-EE, Podemos Equo Berdearen aldeko bozkarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu ziren kontuak. Lourdes Salsamendi lehendakariak azaldu duenez, “Urola Kostako herritarrak babestu eta eskualdearen garapen integrala dute helburu. Ausartak dira, baina ziurgabetasun handiko une bati erantzuteko landu ditugu, zuhurtzia osoz”.
2023·01·09
Laguntzen aurkezpen jardunaldia 09:30ean egingo da eta bertan deialdien xehetasunak eta eskaerak izapidetzeko nondik-norakoak azalduko dira.
2023·01·03
Saioa urtarrilaren 11n izango da, goizeko 9:30etik 11:00etara eta helburu du eskualdeko enpresa txiki eta ertainei datuen kudeaketa aurreratuaren esparruan urratsak ematera animatzea.
2022·12·23
Laguntza lerro bat ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna hobetzera dago bideratuta eta bigarrena, aldiz, eskualdeko enpresek langabeak kontratatzeko laguntza da. Datorren urtarrilaren 11n, deialdien xehetasunak eta eskaerak izapidetzeko nondik-norakoak azaltzeko aurkezpen jardunaldia egingo da 9:30ean Udal Elkartean bertan.