Iragarkiak
2023ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamazioarik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen da. GAO 2023-02-15, 31. zk.
Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxe bizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxe ko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren
2023ko zerga egutegiaren berri ematen da.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko uztailaren 7an egindako ohiko bilkuran erabaki zuen Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena ematea. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso.
Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2023ko urtarrilaren 1eko eraginekin.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko maiatzaren 18an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, 2022ko dirulaguntzen plan estrategikoa onartzea eta espedientea jendaurrean jarri zen. Aurreikusitako epean ez da erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu, eta, beraz, behin betiko onartutzat jotzen da eta osorik argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta aipatutako Ordenantza indarrean jarriko da, 65.2 artikuluan aurreikusitako epea igaro ondoren.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko uztailaren 7an egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari.
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2022ko maiatzaren 18an egindako ezohiko bilkuran, 2022. urteko Plantilla Organikoaren eta Lanpostu Zerrendaren aldaketari behin-behineko onarpena eman zion.
Jendaurreko epealdia inolako erreklamaziorik jaso gabe igaro denez, 2022ko ekitaldiari dagokion Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda behin betiko onartutzat ematen dira.
Apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 127. artikuluan, eta uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legean, 16. artikuluan, jasotakoaren arabera, Uro- la Kostako Udal Elkarteko 2022. urteko Plantilla Organikoaren eta Lanpostuen zerrendaren aldaketa argitaratzen dira.
Urola Kostako Udal Elkarteko Kontuen Batzorde Bereziak, 2022ko maiatzaren 26an egindako ohiko bilkuran, 2021eko Aurrekontuaren Kontu Orokorrari aldeko irizpena eman dio.
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2022ko maiatzaren 18an egindako ezohiko osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen: Alde batetik, Urola Kostako Udal Elkarteko Estatutuen aldaketari hasierako onespena ematea, eta beste alde batetik, erabaki hori eta espedientea jendaurrean erakusgai jartzea Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako iragarkiaren bidez, honako baldintzen arabera.
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2022ko maiatzaren 18an egindako ezohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen, 2022ko lan eskaintza publikoa onartzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera. Halaber, erabaki zuen eskaintza hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara ematea, eta eskaintza horren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluak eta azaroaren 7ko 16/1997 Legeak xedatzen duena betetzeko.
2022ko behin betiko aurrekontuak CUERPO: 2022ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da. Gipuzkoa ko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen da.