Lege oharra
Lege oharra
Urola Kostako Udal Elkarteak, www.urolakosta.eus domeinuaren bidez, Udal Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzu eta programei buruzko informazioa emango du jakitera.
Domeinuan jasotako informazioa Urola Kostako Udal Elkarteak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke. Era berean, Urola Kostako Udal Elkarteak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
Urola Kostako Udal Elkarteak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.
Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenaz babesturik daude, bestelakorik adierazi ezean.
Baimen horrek askatasuna ematen dizu webgunearen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko nahizeduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko, betiere baldintza hauek betez: edukien jatorria aitortzea (esaldi honekin Iturria: www.urolakosta.eus) eta eratorritako eduki edo lanak baimen-mota berberarekin partekatzea.