Prebentzio neurriak
Zer egin dezaket nire burua babesteko?
1.- Garbitu eskuak sarri, maiz:
- Mukiak kendu eta doministiku edo eztula egin ondoren
- Komunera joan ondoren
- Animaliekin kontaktua izan ondoren
- Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren
- Eskuak zikin dituzunean
- Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik
2.- Eztula edo doministiku egitean, estali ahoa besaurrearekin edo mukizapi batekin.
3.- Ekidin begiak, sudurra edo/eta ahoa ukitzea.
4.- Bermatu 2m-ko distantzia beste pertsonekin.
5.- Mantendu inguruko espazioak aireztatuak eta ondo higienizatuta.
6.- Erabili paperezko mukizapiak; erabili ondoren, bota zakarrontzira.
7.- Sintomarik izanez gero (sukarra, eztul iraunkorra, arnas-arazoak…) geratu etxean eta deitu zure herriko osasun-etxera. Ikusi ohiko sintomen zerrenda
Informazio osagarria:
- Konfinamendu osasungarria
- Jardueraren arabera, koronabirusa prebenitzeko fitxak
- Informazio gehiago, hemen: