Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana
Europako Kontseiluak 2020ko uztailaren 17tik 20ra Bruselan egin zuen batzarrean Europar Batasuna suspertzeko finantzaketa berezi bat abian jartzea erabaki zuen, koronabirusaren pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre eginez. Finantzaketa horrek (NGEU funtsak) bi osagai handi dauzka: suspertze eta erresilientzia mekanismoa (SEM)batetik, estatu kideek kudeatuko dutena eta suspertze ekonomikoa sustatzeko dena; eta dagoeneko existitzen diren ekimen batzuk indartzeko baliabideak (kohesio eta berrikuntza politika, bereziki) bestetik, eta beste tresna berri batzuk.
SEMaren finantzaketa eskuratzeko prozedura araututa dago (Europar Batasunaren 2021/241 Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa). Labur esanda, estatu kideek suspertze plan bat aurkeztu behar diote Europako Batzordeari. Espainiaren kasuan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana du izena, eta Batzordeak 2021eko ekainean onartu zuen. Planak 30 osagai ditu, eta haietako bakoitza inbertsiotan eta erreformatan banatuta dago. Urola Kostako Udal Elkartea estatu- eta autonomia administrazioetatik egindako deialdien bidez jasotzen ari da finantzaketa hori.
Hauek dira babesten diren jarduketak: