Tasaren ordainketa
Hondakinen tasaren ordainketa
Hondakinen tasa
Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako etxebizitzek, establezimenduek eta industrialdeetako enpresek.
- Etxebizitzen tasa finkoa da eta hiru hilez behin ordaindu behar da.
- Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduen tasa finkoa da eta hiru hilez behin ordaindu behar da.
- Industrialdeetako enpresek ordaindu beharreko tarifa ateratzen da hiru osagai hauek batera aplikatuta:
- Metro karratuko tarifa, metro karratuen kopuru osoarekin biderkatuta.
- Edukiontzien tarifa, errefusa eta hondakin organikoentzat erabiltzaileak dituen edukiontzien kopuru osoarekin biderkatuta.
- Errefusa erretiratzeko zerbitzu-unitateen tarifa, unitate baten tarifa jasotako unitate kopuru osoarekin biderkatuta.
Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".
Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago: Ordenantza fiskala GAO 2018-12-26, 247. zk. eta Akats zuzenketa GAO 2019-02-04, 23. zk.
Egutegi fiskala
Urola Kostako Udal Elkarteak 2019ko egutegi fiskala onartu du (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2019-02-15, 32. zk.).
Hona hemen 2019. urterako aurreikusi diren borondatezko ordainketa-epeak
- 2018ko 4. hiruhilekoa 2019.02.28-2019.04.10
- 2019ko 1. hiruhilekoa 2019.05.30-2019.07.10
- 2019ko 2. hiruhilekoa 2019.07.30-2019.09.10
- 2019ko 3. hiruhilekoa 2019.10.30-2019.12.11
Hona hemen helbideratutako ordainagirien kobrantza-egunak:
- 2018ko 4. hiruhilekoa 2019.02.28
- 2019ko 1. hiruhilekoa 2019.05.30
- 2019ko 2. hiruhilekoa 2019.07.30
- 2019ko 3. hiruhilekoa 2019.10.30
Zerga erroldak eta ordaindu beharreko kuotak jendaurrean jarriko dira Urola Kostako Udal Elkartearen bulegoan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), jendaurreko arreta ordutegian, kobrantza epea hasi baino 15 lanegun lehenago eta 15 egunez.
Interesatuek toki horretan bertan jarri ahal izango dute berraztertze errekurtsoa, hilabeteko epean. Ikusgai izateko epea pasatutakoan, erreklamaziorik ez bada, behin betiko onartutzat joko da errolda, beste erabakirik hartu gabe. Erreklamaziorik izaten bada, erreklamazioak erasaten ez dituen datu guztiak ere behin betiko onartuta geratuko dira.
Zerga egutegiaren GAOko iragarkiak iragarkiak kobrantzaren iragarki funtzioa beteko du.
Kobrantzaren epeak
Kobrantza honela egingo da:
- Helbideratutako ordainketak kargatuko dira borondatezko epealdiaren lehen egunean, zergadunek adierazitako kontuetatik (ordainketa helbideratuta dutenek online kontsulta ditzakete beren ordainketak).
- Helbideratu gabeko ordainketak postaz bidaliko zaizkie zergadunei, zergadunek adierazitako helbide fiskaletara.
- Zergadunak ordainagiria jasotzen ez badu, duplikatua eskatu beharko du borondatezko epealdian, bere udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartearen bulegoetan (jendaurreko arreta ordutegian).
- Borondatezko ordainketa egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak prozedura exekutiboaren bidez exijituko dira eta dagozkion errekarguak, berandutze interesak eta sortzen diren bestelako kostuak eskatuko dira.
Ordaintzeko modua
Ordainketa egin daiteke era honetara:
- Online, "Nire ordainketa" irudiari sakatuta
- Helbideratuta: hondakinen zerga helbideratuta zuten herritarrei helbideratze horrekin kobratuko zaie. Ikusi beherago ordainketa nola helbideratu.
- Banketxeetan (Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell): banka mugikorraren bidez, kutxazainetan edo bulegora bertaratuta (ordainagiria aurkeztu behar da)
Helbideratu
Hondakinen tasaren ordainketa helbidera dezakezu edo helbideratzeko datuak aldatu. Horretarako, ondoko eskaera bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar duzu:
Etxebizitzak
Establezimenduak: ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak
Industrialdeetako enpresak
Kontsultatu online zure ordainketak
Ordainketa helbideratuta baldin badaukazu, ondoko esteka honetan kontsulta ditzakezu online zure ordainketak:
Hondakinen tasa: ordainketen kontsulta telematikoa
Argibideak
Urola Kostako Udal Elkartea
- Kontuhartzailetza
- Tel. 943890808
- Helbide elektronikoa: idazkaritza3@urolakosta.eus