Turismoa sustatzen
Turismoa sustatzen
Urola Kostako Udal Elkarteak turismoa sustatzeko jarduerak bideratzen ditu, udalekin elkarlanean, eskualdeko Turismoko Mahaiaren bidez.
2017ko urte amaieran Urola Kostako Udal Elkarteak Turismoa Dinamizatzeko Plana eguneratu du. Aurreko plana 2015-2017 epealdian garatu da eta plan berria 2018-2021 epealdian garatuko da..
Turismo eskaintza, elkarrekin
Kostaldea markaren bidez, hainbat jarduera burutzen dira turismo eskaintza ezagutzera emateko:
- Sustapen kapainak (Gasteiz, Donostia, Bilbo): hiru eguneko sustapen kanpainak euskal hiriburuetan.
- Azokak: hainbat azokatan parte hartzen dugu, eskualde gisa (nahiz Euskadiko beste lurralde batzuekin), gure eskaintza ezagutzera emateko (Fitur, Foire de Toulouse, Navartur, Sevatur, Expovacaciones, Mercat de Mercats, Agrotur, Intur...).
- Kostaldea.eu / Costavasca.org webgunea, eskualdeko eskaintza osoarekin
- Argitalpenak paperean.
- Helburu diren merkatuetan kanpaina zehatzak.
.
Kalitatea eta lehiakortasuna
Gure turismo sektorearen lehiakortasuna eta arrakasta kalitateari loturik dago ezpairik gabe, zerbitzu eta produktuen kalitateari, hain zuzen ere.
Helmuga gisa goi mailako kalitatea lortzeko, ezinbestekoa da lankidetza, sektoreko enpresa eta eragileen eta administrazio publikoen artean. Hori dela eta, Udal Elkarteak eta udalek kalitate eta lehikortasun programak garatzen ditugu sektorearekin, produktu eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko nahiz sektore gisa bide berriak lantzeko.
.
Egitasmo berriak
Dinamizazio-planaren haritik, 2014 eta 2015ean hainbat ekimen berri jarri ditugu martxan, besteak beste, mendi ibilbideak eta itsas ondarea sustatzekoak. Ekimen horien helburua da uda sasoiko turismoaz haratago, urte osoan zehar gure eskualdea ezagutzeko eta gozatzeko aukerak areagotzea, bereziki itsasoarekin eta naturarekin lotutako eskaintzan.
- Mendi ibilbideak: 2015ean PR Sustraia izeneko mendi ibilbidea prestatu, seinaleztatu deta barneratu dugu gure eskaintzan. 2016ean PR Txakolina izeneko ibilbidea diseinatzen eta prestatzen ari gara.
- Itsas ondarea: 2014an itsas ondarea sustatzeko ekimenei ekin genien eskualdean. Horren haritik, 2014ko eta 2015eko azaroan hitzaldi ibiltariak egin ditugu, eskauldeko bost udalerrietako itsas ondarea ezagutzera emateko.
- Turismo gastronomikoa: gure eskualdearen turismo eskaintzaren gakoetako bat gastronomia da. Horren haritik, eskualdeko ekoizleak eta ostalaritza sektorea elkarlanean ari dira, gure gastronomia aberastasuna turismo eskaintzan txertatzeko.
.
Argibideak jasotzeko
Urola Kostako Udal Elkartea
Turismoa
- Tel. 943 890808
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz