Ekitaldi jasangarriak

EKITALDI JASANGARRIAK

Ekitaldiak eta ekintzak antolatzean, baliabideen kontsumoak (energia, ura, materialak) eta zuzeneko inpaktuak sortzeak (CO2 eta kutsatzaile atmosferikoen emisioak, hondakinen sorrera, hondakin urak, etab.) ingurumen inpaktu esanguratsua eragiten du, eta eragin hori aldatu egiten da gertaera motaren, garatzen den lekuaren eta abarren arabera.

Ekitaldien anbientalizazioa Nazio Batuek ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko politiken beste alderdi bat da.

Ekintza honen bidez, udalerriek, ekitaldiak ingurumenarekin adeitsu izateko baldintzak jartzen dituzte. Aldi berean, laguntza ematen diete herri-ekitaldiak antolatzen laguntzen duten erakundeei, bai eta herritarrei informazioa ematen ere, ingurumen-sentsibilizazioan eta -erantzukizunean aurrera egiteko.

Azken batean, ekitaldiak eta jarduerak antolatzeko jardunbide iraunkorragoak sartu nahi dira, baliabideen kontsumoa murrizteko eta sortzen diren ingurumen inpaktuak murrizteko.

Kanpainaren jarduerak

Kanpainan zehar hainbat jarduera egingo dira Urola Kostako Udal Elkarteak arlo honetan ezarritako helburuak lortzeko. Hauek dira egingo diren jarduera nagusiak:

  • Foroak egin ekitaldi antolatzaileekin

Eskualdeko ekitaldiak jasangarriagoak izatera bultzatzeko udalerri bakoitzean foroak antolatuko dira bertako ekitaldiak antolatzen dituztenekin.

  • Esku hartze plan bat garatzeko modeloa egin eta zabaldu

Ekitaldi bat ospatzean sorturiko inpaktuak aurrezteko erarik eraginkorrena ekitaldia antolatzen denetik jokatzea da.

Hau errazteko, esku hartze plan “tipo” baten garapena egingo da. Dokumentu honek, ekitaldi bat antolatzeko garaian aztertu beharreko lan esparruak ezarriko ditu, baita lan esparru bakoitzean ekitaldiak jasangarriagoak egiteko neurri posibleak ere.

Proiektuaren onurak

Ekitaldiak anbientalizatzea gero eta joera handiagoa da mundu osoko topaketa, hitzaldi, jaialdi eta ekitaldi publikoak planifikatu eta gauzatzeko orduan. Jarduera hau ekitaldien ingurumen-inpaktua murriztuko duten neurri eta praktika iraunkorrak hartzean datza, erantzukizun ekologikoa eta ingurumenaren babesa sustatuz. Jarraian, ekitaldiak anbientalizatzea antolatzaileei, bertaratutakoei eta, garrantzitsuena, gure ingurune naturalari ekartzen dizkien onura ugarietako batzuk zehazten dira.

  • Aztarna ekologikoa murriztea
  • Iraunkortasunaren sustapena
  • Irudia eta ospea hobetzea
  • Herritarren parte-hartzea
  • Baliabideak eta kostuak aurreztea:
  • Etorkizuneko ekitaldietarako inspirazioa
  • Helburu globalak lortzez laguntzen du

Kanpaina honetan sortutako materiala

  • Ekitaldi jasangarriak egiteko jardunbide egokien eskuliburua