Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak 2017ko urriaren 20ko bilkuran eman zion hasierako onarpena Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari. Beraz, orain, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak (Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenaren) xedatutakoa betez, erabaki hori eta dagokion espedientea jendaurrean erakusgai jarri dira, erreklamazioak aurkezteko. GAO 2018-11-02, 211 zk.
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) etxeko hondakinen baliokide diren industriako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasari dagozkion 2018ko bigarren hiruhilekoko zergadunen erroldak onartu ditu eta, horrenbestez, jendaurrean erakusgai jartzen dira, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluak xedatutakoa betez. GAO 2018-10-02, 190. zenbakia.
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) etxeko hondakinen baliokide diren industriako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasari dagozkion 2018ko lehen hiruhilekoko zergadunen erroldak onartu ditu eta, horrenbestez, jendaurrean erakusgai jartzen dira, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluak xedatutakoa betez. GAO 2018-07-10, 132. zenbakia.
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasari dagozkion 2018ko lehen hiruhilekoko zergadunen erroldak onartu ditu eta, horrenbestez, jendaurrean erakusgai jartzen dira, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluak xedatutakoa betez. GAO 2018-05-21, 96. zenbakia.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2017ko abenduaren 14an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzari. Horren ondotik, espedientea jendaurrean erakusgai jartzeko epea amaitu eta erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza behin betiko onartutzat jo, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2018-02-15, 33. zk.) eta indarrean jarri da.