Arropa eta etxeko hondakinak
Zer egin behar dut erabilitako arroparekin eta etxeko bestelako hondakinekin? Kaleetan horretarako jarritako edukinontzietara eraman.

Zer egiten da bildutako arropa eta etxeko hondakinekin? Zerbitzu hori Emaús enpresak eskainiko du. Enpresa horrek lehendabizi hondakinak sailkatu egiten ditu eta aztertu egiten du zein egoeran dauden. Horren arabera, hondakinak bi bide hartzen ditu: berrerabili: ondo dauden gauzak txukundu, konpondu eta prestatu eta saldu egiten ditu, bigarren eskuko produktu gisa; edo birziklatu: egoera txarrean dauden edo berrerabili ezin diren gauzak birziklatzera bideratzen dira, materialaren arabera dagokion plantara bideratuz.
UTZI | - Arropa eta ehunkiak: jazteko arropa, etxeko arropa, poltsak, gerrikoak, oinetakoak...
- Jostailuak: panpinak, jostailuzko kotxeak, pelutxeak, puzzlea, mahai-jolasak, pilak dituzten jostailuak, sehaskak, motxilak...
- Liburuak: denetariko liburuak
- Aparailu elektriko eta elektroniko txikiak: erreminta elektrikoak, etxeko tresna elektriko txikiak, kamerak, telefonoak, ordenagailu eta produktu informatikoak, bideo kontsola eta jolasak, telebistak eta ordenagailu pantailak, teklatuak, organo elektronikoak, mp4ak, DVD eramangarriak...
- Bitxiak edo bisuteria: lepokoak, pultserak, eraztunak...
- Bazarra: erremintak, tresnak, sukaldeko ontziak eta gauzak, figuratxoak, koadroak, lanparak...
|
EZ UTZI | - Kristaleria, baxera, ebakitzeko gauzak (labanak, guraizeak, cuterrak...), garbikariak, produktu urratzaileak, pilak, pertxak...
- Bolumen handiko hondakinak (koltxoiak, etxeko tresna elektriko handiak, besaulkiak...)
- Etxeko hondakin arriskutsuak: aerosolak, pinturak, disolbatzaileak...
- Azken hondakin horiek garbigunera eraman behar dira. Eskualdean hiru garbigune ditugu herritar nahiz gremio txikiek erabiltzeko (Zarautz, Zumaia eta Aia-Orion).
|
NOLA UTZI | - Arropa eta ehunkiak poltsetan sartuta.
- Gainerako hondakinak utz daitezke poltsetan sartuta edo bere horretan.
|
Zerbitzuaren hasiera | |
2021eko datuak | - Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 292.867 Kg
- Aurreko urtearekin alderatuta: -%1,79
|
Loturak | |