Beira
Nora bota behar dut beira? Iglu antzeko edukinontzi berdera.

Zer egiten da jasotako beirarekin? Lehendabizi garbitu eta xehatu egiten da berreskuratze-lantegi batean. Gero urtu eta beira-ontzi berriak egiteko erabiltzen da.
Beira gaika jaso eta birziklatzearen ingurumen onurak:
- Beira birziklatuz, baliabide natural urriak kontserbatzen dira.
- Beira urtzerakoan energia gutxiago erabiltzen da.
- Zabor gutxiago botatzen da zabortegira.
- Berreskuratutako beira-tona bakoitzeko 1.200 kg lehengai eta 130 kg fuel aurrezten dira.
UTZI | - Edozein koloreko botilak (zuriak, berdeak, marroiak).
- Beirazko kontserba fraskoak.
- Beirazko lurrin eta kosmetika fraskoak.
- Oro har, ECOVIDRIOren "puntu berdearen logoa" daramaten beirazko ontzi guztiak
- Beirazko ontziak utzi behar dira ordutegi honetan: 8:00etatik 22:00etara
|
EZ UTZI | - Bonbilak eta fluorestenteak.
- Ispiluak.
- Leihoetako kristalak.
- Automobiletako kristalak.
- Kristalezko edalontzi, pitxer, plater edo irudiak.
|
Gogoan izan! | - Beirazko ontziak, kortxo eta tapoirik gabe sartu edukinontzietara.
- Debekatuta dago beirazko ontziak uztea beirazko ontzientzako edukiontzian ez bada.
- Debekatuta dago beirazko ontziak uztea ezarritako ordutegitik kanpora
|
Zerbitzuaren hasiera | |
2021eko datuak | - Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 2.107.890 Kg
- Aurreko urtearekin alderatuta: +%8,48
|
Loturak | |