Noticias

“Zuk konpondu, zuk berrerabili” lelopean, ekonomia zirkularra sustatzeko konponketa tailerrak eta bigarren eskuko azokak antolatu dituzte Urola Kostako bost herritan

2025·09·19

“Zuk konpondu, zuk berrerabili” lelopean, ekonomia zirkularra sustatzeko konponketa tailerrak eta bigarren eskuko azokak antolatu dituzte Urola Kostako bost herritan

Arropak eta tresna elektrikoak erreparatzen ikasteko tailerrak egingo dituzte herriz herri, Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian; eta bigarren eskuko jantzien eta osagarrien merkatuak osatuko du ekimena. Irailaren 19tik urriaren 17ra egingo dira, ostiralero.

Urola Kostako Hondakinen Mahaiak aurrera darrai

2016·02·05

Urola Kostako Hondakinen Mahaiak aurrera darrai

Hondakinen kudeaketaz herritarrek dituzten iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko mahaia izango da. Hil honetan zehar eskualdeko herri guztietan egingo dira bilerak.

Aia eta Zarautz ekitaldi jasangarrien alde batuko dira igandean , apirilak 28

2024·04·26

Aia eta Zarautz ekitaldi jasangarrien alde batuko dira igandean , apirilak 28

Bi informazio puntu jarriko dira, Aiako Landare Berezien XX. Azokan bata eta XIX. Pagoeta Mendi Lasterketan, bestea. Bi puntu horietan ekitaldiak jasangarriagoak izateko hobekuntzak identifikatuko dira. Ekimen hauek Urola Kostako ekitaldi jasangarrien sustapena bultzatzeko kanpainaren baitan jasotzen dira eta helburu dute ekitaldi garrantzitsuenetan hainbat ingurumen-irizpide ezartzea, eskualdeko aisialdiaren eta kulturaren inpaktuak minimizatzeko.

Administrazio publikoa aztergai: Urola Kostako Udal Elkarteak instalazio publikoetan paper hondakin gutxiago sortzeko kanpaina abiarazi du

2024·01·18

Administrazio publikoa aztergai: Urola Kostako Udal Elkarteak instalazio publikoetan paper hondakin gutxiago sortzeko kanpaina abiarazi du

Horretarako energia ikuskaritzak egingo dira udalerrietako hainbat eraikin publikoetan horien bitartez bakoitzaren iraunkortasun mailaren diagnostikoa zehaztu ahal izateko Era berean kanpainak instalazio publikoen funtzionamenduaren hainbat alderdi ebaluatuko ditu, eraikin publikoen ingurumen jarduera zehazteko.

Urola Kostako Udal Elkartea ekitaldi jasangarrien alde

2023·12·01

Urola Kostako Udal Elkartea ekitaldi jasangarrien alde

Horretarako ekitaldi jasangarrien sustapena bultzatuko du datozen hilabeteetan, informazio puntuak jarriz eskualdeko bost ekitalditan (herri bakoitzeko bat). Helburua da hondakinen arloan eta baliabide material eta energetikoen optimizazioan jardunbide egokiak barneratzea, eskualdeko aisialdiaren eta kulturaren inpaktuak minimizatzeko.