Honakinen prebentzio kanpaina

Prentsa eta doako publizitateak sortutako hondakinen arazoa


Astero, gure postontziak mota guztietako publizitatez betetzen dira. Izan ere, hainbat ikerketaren arabera, urtero 20kg hondakin inguru sortzen dira pertsona bakoitzeko gure postontzietan jasotzen dugun doako prentsari eta publizitatea dela eta. Liburuxkek, kartelek, eskuorriek eta gainerako publizitate bidalketa gehienek oso bizitza laburra dute. Izan ere, gure eskuetara iritsi eta segundo gutxira horietako asko baztertzen dira.

Zaborretara botako diren publizitate dokumentu guztiak jasotzeak ingurumen inpaktu handia eragiten du, paper asko behar baita haiek ekoizteko. Horrek egur, ur eta elektrizitate kopuru handiak erabiltzea dakar, baliabide naturalen izugarrizko gastua suposatzen duena. Era berean, materialen garraioa eta lotutako CO2 eta berotegi efektuko beste gas batzuen emisioak kontuan hartzen baditugu, baita publizitatea inprimatzeko erabilitako tindagaiak eta substantziak ere, ingurumen inpaktua hirukoiztu egiten da. Ondorioz, propaganda baliabide hori oso kaltegarria da ingurune naturalerako.

 

Paperaren erabilera arduratsua

Papera oso beharrezkoa da gure egunerokotasunean, eta, askotan, papera erabiltzea beste material batzuk baino aukera hobea da. Hala ere, papera ekoizteko baliabide natural ugari behar dira.

Horregatik da hain garrantzitsua papera arduraz erabiltzea eta ez xahutzea. Gure postontzietara iristen den paperezko publizitatea zuzenean zakarrontzira doa etxe gehienetan; baliabideen alferrikako gastua izanik,

Gainera, ez da nahikoa paper hori edukiontzi urdinera botatzea. Edukiontzi urdinean jasotako papera birziklatu egiten bada ere, ingurumen inpaktu gehiago sortzen ditu erabili ez dugun papera birziklatzeak, paper hori ez ekoizteak eta ez erabiltzeak baino. Halaber, papera ezin da infinituki birziklatu, paperaren zuntzak degradatu egiten baitira birziklatze prozesu bakoitzean, eta, ondorioz, birziklatze prozesu bakoitzean pasta birjinaren (zuraren) % 20 erabiltzea beharrezkoa da. Laburbilduz, gure etxeetan sortzen den papera eta kartoia birziklatzea beharrezkoa izan arren erabiltzen diren baliabide naturalen kopurua minimizatzeko, ezinbestekoa da ahal den guztietan paper eta kartoi horien erabilera prebenitzea. Izan ere, hondakinik onena sortzen ez dena da.

 

Doako prentsatik datozen hondakinak murritzeko kanpaina

Prentsak eta doako publizitateak sortzen dituzten inpaktuak murrizteko asmoz, Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina bat jarri du martxan gure etxeetan jasotzen ditugun liburuxken eta bestelako propagandaren kopurua murrizteko.

Hain zuzen ere, azaroan zehar eskualdeko etxe guztietara mezu disuasorio bat duen itsasgarri bat bidaliko da. Itsasgarriak mezu hau izango du modu grafikoan adierazita: “Publizitatea? Ez, eskerrik asko”, esplizituki adieraziz ez dela publizitaterik jaso nahi. Hala, pegatina jaso eta kanpainaren helburuekin ados dagoen herritarrak postontzian itsasgarria itsatsi ahal izango du, halako propagandarik jaso nahi ez duela adierazteko.

Ekintza honekin, administrazioak doako propaganda eta prentsa banatzaileek itsasgarria duten postontzietan publizitatea banatzeari uztea nahi du, horrela helburu hauek lortzeko:

  • Postontzietan nahi ez den publizitatea jasotzea saihestea, paper hondakinen kopurua murrizteko.
  • Marketin-praktika horrek sortzen dituen inpaktuei buruzko kontzientziazioa areagotzea.

 

Kanpaina honen baruan sortutako materiala

  • Paperaren erabilera optimizatzeko jardunbide egokien eskuliiburua

  • Paper eta kartoiaren gehiegizko erabileraren murrizketa (infografia)