Enpresak

Industrialdeetako enpresak

Industrialdeetako enpresak 

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako industrialdeetako enpresei etxeko hondakinen baliokide diren hondakin hauek puntuz puntu jasotzen zaizkie:

  • Hondakin organikoak (sortzaile handiei bakarrik)
  • Errefusa
  • Ontzi arinak
  • Egurra
  • Kartoia
  • Plastiko filma
  • Poliespana

Jasotzeko era eta egutegia

Hona hemen zerbitzuari buruzko jarraibideak eta egutegia:

Oharrak eta jarraibideak

  • Hondakinak atera behar dira egutegian zehaztutako egunetan.
  • Errefusa: atera daitezke soilik birziklagarriak ez diren hondakinak.
  • Hondakin organikoak: edukiontzian atera behar dira (poltsa konpostagarria erabiltzea aukerakoa da). Sukaldatu edo sukaldatu gabeko hondakin organikoak izan daitezke.
  • Papera/kartoia: edukiontzian atera behar dira (ondo tolestuta).
  • Ontzi arinak: edukiontzian atera behar dira (bestelako plastiko motak ez atera).
  • Egurra: txukun pilatuta atera behar da. Zati txikientzat edukiontzia erabili behar da.
  • Film plastikoa: edukiontzian atera behar da (bestelako plastiko motak ez atera).
  • Poliespana: edukiontzian atera behar da (bestelako plastiko motak ez atera).
  • Hondakinen poltsak irekita utzi behar dira
  • Debekatuta dago hondakin arriskutsuak botatzea (baimendutako kudeatzaileen bidez kudeatu behar dira)
  • Enpresek Udal Elkartearen baimena behar dute garbigune zerbitzua erabiltzeko

Egutegia

 

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Errefusa

Zarautz

Aia-Orio-Getaria-Zumaia

 

 

 

Hondakin organikoak

 

 

 

Herri guztiak

 

Papera/kartoia

 

 

Herri guztiak

 

 

Ontzi arinak

 

 

 

Herri guztiak

 

Egurra

 

 

 

 

Herri guztiak

Film plastikoa

 

 

 

Herri guztiak

 

Poliespana

 

 

 

 

Herri guztiak

 

*Herri guztiak: Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.

 

Zerbitzuaren tasa

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute industrialdeetako enpresek. Ordaindu beharreko tarifa ateratzen da hiru osagai hauek batera aplikatuta:

  • Metro karratuko tarifa, metro karratuen kopuru osoarekin biderkatuta.
  • Edukiontzien tarifa, errefusa eta hondakin organikoentzat erabiltzaileak dituen edukiontzien kopuru osoarekin biderkatuta.
  • Errefusa erretiratzeko zerbitzu-unitateen tarifa, unitate baten tarifa jasotako unitate kopuru osoarekin biderkatuta.

Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".

Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago (GAO 2021-12-22, 243. zk). Ikus hemen.

Harremanetarako

Argibideak jasotzeko edo dituzun zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan. Hiru bide dituzu:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Arreta eta Informazio Bulegora joan. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian dituzu bulegoak. Ikus hemen lekua eta ordutegia.
  • Beheko formularioa bete eta bidali
  • Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
  • Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
  • Telefonoz: 943 89 08 08
  • Emailez: hondakinak@urolakosta.eus