Gure zerbitzuak
Gure zerbitzuak
Urola Kostako Udal Elkarteko Ingurumen Saila 1995ean sortu zen, hiri hondakinak kudeatzeko zerbitzu mankomunatuak eskaini eta koordinatzeko.
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 44.000 biztanle ingururi eskaintzen dizkiogu gure zerbitzuak.
Ingurumen sailaren helburuak hauek dira:
- Hondakinak gutxitzea
- Hondakinen berrerabilpena bultzatzea
- Gaikako bilketak areagotzea
- Isurketa inkontrolatuak eta hondakinak erretzea mugatzea
- Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiten dieten lehengaien erabilera sustatzea
- Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egitea
- Kudeatzaileen erantzukizuna areagotzea
Gure jarduna lelo honekin laburbiltzen da: murriztu, berrerabili eta birziklatu Atik Zra, hondakin guztiak, Aiatik Zumaiara:
Atalotan Ingurumen Saileko zerbitzuen informazioa duzu eskura. Erantsitako fitxategian, berriz, honakoak dituzu: Ingurumen Sailaren 2015eko memoria, bildutako hondakinei buruzko datuak (urtez urte eta herriz), garbiguneetan jasotako hondakinen datuak eta birziklatze tasaren bilakaera.
Zerbitzuko telefonoak
Ingurumen Saila
- Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia
- Hondakinak gaika biltzeko zerbitzuak
- Garbiguneak eta birziklatzeko etxolak
- Sentsibilizazio kanpainak