2023·03·24
Nafarroa kaleko edukiontzi bilketa guneak lekualdatuko dira, bertan egingo diren obrak direla eta
Zarauzko Nafarroa kalean egingo diren eraberritze lanak direla eta, bertako hainbat edukiontzi bilketa gune lekualdatu egingo dira lanak irauten duten bitartean.
2023·03·24
Edalontzi berrerabilgarrien erabilera bultzatzeko kanpaina abiarazi du Urola Kostako Udal Elkarteak
Kanpainaren helburua da erabilera bakarreko edalontziek eragiten dituzten kalteen inguruan herritarrak informatu eta sentsibilizatzea, horrela, edalontzi berrerabilgarrien erabilera indartzeko.
2023·03·01
Ontziak eskuragarri egongo dira Udal Elkartearen egoitzan martxoaren 6tik 8ra bitartean goizeko 8:00etatik 14:00etara.
2023·02·17
Udal Elkarteak espazio bakoitzera eraman daitekeen hondakinen inguruko informazioa eta eskualdean dauden garbigune eta birziklatzeko etxolen ingurukoa (kokapena, ordutegia edo harremanetarako datuak) jaso ditu eta eskuragarri jarri ditu herritarrentzat udal elkarteko webgunean. Garbigune zein etxolek helburu dute hondakinetan dauden materialak berreskuratzea, gero birziklatzeko, hondakinak kontrolik gabe ez botatzea eta zabortegi kontrolatuetan tratatu edo desagerrarazi beharreko hondakinak gutxitzea.
2022·11·18
Urola Kostan elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina jarri du abian Urola Kostako Udal Elkarteak
Kanpaina eskualdeko herritarrei zuzenduta dago, eta herritarrak kontzientziatzea oinarri hartuta, ekintza desberdinak barnebiltzen ditu: kamioien errotulazioa, sukaldaritza tailerrak, jatetxe edota tabernetan banatzeko tupper edo ontziak, supermerkatuei bisitak…