Hondakin organikoak
Hondakin organikoak
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarautz eta Zumaiako udalek 2008. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri zuen esperientzi pilotuan parte hartu eta materia organikoa jasotzeko edukiontziak jarri zituzten. 2010eko ekainean, berriz, beste hiru udalerrietara zabaldu zen zerbitzua, hain zuzen ere, Aia, Getaria eta Oriora.
Hondakin organikoa edukiontzi marroiaren bidez biltzen da. Edukiontzi horretan landare jatorriko (fruta, barazkiak, pasta, arroza...) zein animalia jatorriko (haragia, arraina, hezurrak, arrautzak, gazta...) hondakinak utzi behar dira, kozinatuak nahiz kozinatu gabeak.
UTZI |
|
EZ UTZI |
|
Gogoan izan! |
Debekatuta dago hondakin organikoen frakzioa entregatzea konpostagarriak ez diren plastikozko poltsetan edo soltean. Debekatuta dago hondakin organikoen frakzioa uztea edukiontzi marroiaren kanpoaldean. |
Zerbitzuaren hasiera |
|
2021eko datuak |
|
Loturak |