Ikastetxeen kanpaina

Ikastetxeetako sentiberatze kanpaina

Ahalik eta hondakin gehien birziklatzeko ezinbestekoa da hondakinak gaika biltzea. Horretarako lehen urratsa hondakinak etxean bereiztea eta dagokion edukiontzira botatzea da. Hondakinak bereiztea ohitura bilakatu behar da, txiki-txikitatik hasita.

Hori dela eta, Udal Elkarteak 2001az geroztik birziklatzea sustatzeko sentiberatze kanpaina egiten du urtero eskualdeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin. 2014ko kanpainaren leloa izan da “Nik, zuk eta hark; murrizketarekin bat!”. Kanpaina azaroaren 4an hasi eta abenduaren 9an amaitu zen.

2013-2014 ikasturtean kanpaina Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) garatu da, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-irakasle taldeekin. 11 ikastetxek eta 499 ikasle eta 26 irakaslek parte hartu dute.

Honako ikastetxeek hartu dute parte:

Aiako Lardizabal HE; Getariako Iturzaeta Herri Eskola; Orioko Herri Eskola eta Juan Zaragueta Eskola Publikoa; Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola, Orokieta Herri Eskola, La Salle Ikastetxea eta Antoniano Ikastetxea, eta Zumaiako Herri Eskola eta Maria eta Jose ikastetxea. Kanpaina Arazi ideiak borobiltzen enpresak kudeatu eta bideratu du.

Kanpainak honako helburu hauek izan ditu:

  • Hondakinek ingurumenean eragiten dituzten kalteak azaltzea.
  • Urrezko hiru arauetan (murriztu, berrerabili eta birziklatu) oinarrituriko jarrerak zabaldu eta iraunkorrak ez diren jarrerak antzematea, irtenbide arduratsuak eskainiz.
  • Urola Kostako eskualdeko hondakinak bildu eta kudeatzeko sistemak ezagutaraztea.
  • Konposta egiteko irtenbideak aurkeztu eta eskualdeko egoeraren berri ematea.
  • Azken urteotan Urola Kostan hiri-hondakinen ekoizpen, gaikako bilketa, birziklatze eta tratamenduak izan dituen emaitzak ezagutaraztea.
  • Egun eta etorkizunera begira burutu beharreko ekintzak eta aldatu beharreko ohituren inguruko eztabaida sustatzea.
  • Norbanakoaren ardura agerian uztea eta jarrera arduratsuak ezagutzera ematea.

Zer egiten dugu ikasleekin?

Aurrena gogoeta, adibidez, ariketa honekin:

 

Gero, ohiko gauzetan hondakin gutxiago sortzen saiatu. Adibidez, urtebetetze feste antolatzen: