Konposta

Konposta

Konposta

Konposta egitea sustatzeko ekimena jarri zuen abian Udal Elkarteak 2005eko urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Hamar urteotan, hainbat jarduera eta deialdi egin ditugu eskualdeko herritarrei konposta egiteko aukera, prestakuntza, laguntza eta baliabideak eskaintzeko.

Konposta egiteko hainbat bide aukeratu dituzte eskualdeko herritarrek: batzuk etxean egiten dute (lorategian edo baratzan), beste batzuk bizilagunen artean, beste batzuk auzoan konposta egiteko eremuetan… Konposta egiteko prest agertu diren familiei, batetik, prestakuntza (ikastaro labur bat) eta laguntza eskaini diegu (konposta egiteko gida, jarraibideak eta laguntza pertsonalizatua, jarraipen bisitak…) eta, bestetik, konposta egiteko konpostagailua, tresnak, egituratzailea (egur eta ezpal txikitua).

Urtez urte gora egin du konposta egitea erabaki eta beren hondakin organikoekin konposta egiten duten familien kopuruak.

Zergatik egin konposta?

320x162

Hondakinak tratatzeko hierarkiaren lehenengo 3 urratsak prebentzioa, berrerabilpena eta birziklatzea dira. Konposta egitea lehenengoan kokatzen da, prebentzioan. Etxean sortutako hondakin organikoarekin konposta egiten badugu, 5. edukiontzia ez dugu erabiliko, hondakinik ez dugu garraiatuko eta kudeatuko eta, beraz, ez du kostu ekonomikorik eragingoa.

Are gehiago, errefusaren edukiontzira hondakin organikoak botatzen ez baditugu, horren kudeaketa ekonomikoaren kostuez gain, hondakinen azken tratamenduak sortzen dituen beste hainbat arazo ere ekidingo ditugu.

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak ahalegin handia egin du azkeneko urte hauetan konposta egitea bultzatzen. Lehenik etxean, gero auzoan (konposta eremuen bidez) eta ondoren ikastetxeetan.

Etxean

Asko dira eskualdean etxean konposta egiten duten familiak. Ondoren dituzu etxean konposta egiteko argibideak eta baldintzak.

Baldintzak

Etxean konposta egiteko programan parte hartzeko, batetik, konpostagailua erabiltzeko beharrezko den prestakuntza jaso behar da eta, bestetik, erabiltzaileak eskura izan behar du nahikoa lur egindako konposta erabiltzeko.

Egindako konposta ongarri gisa erabili beharko da soilik sortu duen pertsonaren jabetzako lurretan. Erabiltzaileak behar baino konposta gehiago egiten baldin badu edo sortutako konposta kalitate onekoa ez bada, Udal Elkarteari jakinaraziko dio, irtenbiderik egokiena aztertzeko.

Erabiltzaileen betebeharra da, batetik, Udal Elkarteari konpostatutako hondakinen kopuruari buruzko informazioa ematea eta, bestetik, beren partzelara sartzen uztea, Udal Elkarteak konpostatzeko prozesuaren jarraipena egin dezan.

Konposta egiteko hondakinak

Honako hondakin organiko hauekin egin ahal izango da konposta:

  • Fruitu eta barazki zatiak.
  • Janari eta ogi zatiak.
  • Itsaski, arrautza eta fruitu lehorren azalak.
  • Erabilitako sukaldeko papera, janari hondarrak dituena (produktu kimiko eta garbikaririk gabe).
  • Kafe eta infusioen hondarrak.
  • Hosto lehorrak, lorategiko landareen zatiak eta kimatze lanetako hondakinak (zatitua).
  • Zerrautsa eta egur birutak (tratatu gabe).
  • Lastoa eta soropila.

Konpostagailua eta laguntza

Udal Elkarteak konpostagailua emango die eskatzen duten erabiltzaileei. Horrekin batera, argibideak eta prestakuntza emango dizikie, konpostagailua erabiltzeko eta konposta egoki egiteko.

Konposta nola egiten den, ohiko galderak... ikus Konposta egiteko gida.

Auzoan

Konposta auzoan egiteko aukera eskantzen du Udal Elkarteak. Une honetan, udalek eta Udal Elkarteak jarritako 14 eremu daude eskualdean, auzoan konposta egiteko: Getarian 3, Orion 4, Zarautzen 1 eta Zumaian 6.

Auzoan konposta egiteko bi aukera daude: batetik, lur publikoetan Udal Elkarteak jarritako eremuetan eta, bestetik, jabetza pribatuan (komunitatean).

Konposta egiteko hondakinak

Honako hondakin organiko hauekin egin ahal izango da konposta:

  • Fruitu eta barazki zatiak.
  • Janari eta ogi zatiak.
  • Itsaski, arrautza eta fruitu lehorren azalak.
  • Erabilitako sukaldeko papera, janari hondarrak dituena (produktu kimiko eta garbikaririk gabe).
  • Kafe eta infusioen hondarrak.
  • Hosto lehorrak, lorategiko landareen zatiak eta kimatze lanetako hondakinak (zatitua).
  • Zerrautsa eta egur birutak (tratatu gabe).
  • Lastoa eta soropila.

Konpostagailuak, etxola eta laguntza

Auzoan konposta egiteko instalazioa (konpostagailu multzoa, etxola, tresnak, egituratzailea) Udal Elkarteak jartzen du. Horrekin batera, auzoan konposta egiten duten familiei argibideak eta prestakuntza emango dizikie, konpostagailua erabiltzeko eta konposta egoki egiteko.

Erabiltzaileen betebeharra da arduradun bat izendatzea, konpostaren prozesuaren oinarrizko lanez ardura dadin.

Eskaera egin

Auzoan konposta egiteko eremu bat erabili nahi baduzu edo zure auzoan eremu bat jartzeko proposamena egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.

Zuen komunitatearen jabetza pribatuan auzoan konposta egiteko eremua jarri nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan.

Konposta nola egiten den, ohiko galderak... ikus Konposta egiteko gida.

Datuak

2016ko abenduko datuen arabera, eskualdean 701 familia ari dira etxeko hondakin organikoekin konposta egiten (etxean, auzoan, komunitatean...):

  • Etxean: 384 familia
  • Auzoan: 157 familia
  • Bizilagunen artean: 86 familia
  • Beste bazuk: 74 familia
  • Guztira 701 familia

701 familia horiek honela daude banatuta herriz herri: Aian 105, Getarian 107, Orion 72, Zarautzen 224 eta Zumaian 193.

Gipuzkoako familiek batez beste 2,65 kide dituztenez (Eustat, 2006ko datua), orotara 1.857 pertsona inguru ari dira gure eskualdean konposta egiten. Familia horiei eta auzo eremuei jarraipena egin zaie 2016an zehar: aholkuak eta laguntza eman, egin duten konposta aztertu eta abar.

Konposta Urola Kostan, 2016-12-31ko datuak: konposta etxean, auzoan...

Argibideak eta izen-ematea

Etxean edo auzoan konposta egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

Edo bidali mezua beheko formularioaren bidez.