Pilak
Pilak
Nora bota behar ditut erabilitako pilak? Kaleetan nahiz beste hainbat lekutan (hipermerkatu, argazki denda, optika, erloju denda eta abar) horretarako jarrita dauden edukiontzi txiki horietara.
Zer motatako pilak bota ditzaket edukiontzietara? Botoi erako pilak, pila prismatikoak (edo haundiak) eta akumuladoreak edo bateriak.
Zer egiten da bildutako pilekin? Ecopilas enpresara bidaltzen dira, eta han egindako xehatze eta distilazio kontrolatuari esker, osagai gehienak (zinka, kadmioa, altzairua, merkurioa...) berreskuratu eta birziklatu egiten dira.
Pilak bildu eta birziklatzearen onurak:
- Pilak izan ohi dituzten metal toxikoek, ingurunean barreiatu eta izaki bizidunei zein gizakiei erasatea galarazten da.
- Pilek dituzten lehengaiak aprobetxatu egiten dira eta horietako batzuk garrantzi handikoak dira, naturan urri direlako.
Gogoan izan! |
|
Zerbitzuaren hasiera |
|
2021eko datuak |
|
Loturak |