Janari Xahuketa

Zer da elikagaien xahuketa

STOP JANARI XAHUKETANekazaritzako elikagaien katetik baztertutako nekazaritzako eta elikadura produktuen multzoa, giza kontsumorako guztiz jangarriak eta egokiak izaten jarraitzen dutenak eta, bestelako erabilerarik ezean, hondakin gisa baztertuak amaitzen dutenak.

 

Euskadin 2022an egindako elikagaien xahuketaren diagnostikotik honako datu hauek atera ditzakegu:

  • 2022an 244.972 tona elikagai xahutu ziren Euskadin.
  • Horrek esan nahi du pertsonako 111kg xahuketa.
  • 111kg horietatik, 40 kg elikagai jangarritzat hartzen dira.
  • Pertsona bakoitzak 2022an xahututako 40 kg janaritik ia erdia etxeetan xahutu zen, 18,45kg pertsona bakoitzak.

Urola Kostan ere elikagaien xahuketa ematen da. Hona hemen gure eskualdeko datu batzuk:

  • Urtero 7,9 tona elikagai xahutzen dira.
  • Elikagaien xahuketaren ondorioz, 1,1 milioi m3 ur alferrik galtzen dira.
  • Urtero 13, 2 milioi euro gastatzen dira.
  • 19,8 tona CO2 isurtzen dira urtero.

 

Kanpainako jardureak

Proposaturiko jardueren helburu nagusia elikagai soberakinak hondakin bihur ez daitezen erabiltzaileen jokabide egokia bultzatzea izango da. Hauek dira proposatutako ekintzak:

 

Elikagaien xahuketa murrizteko tailerrak eskoletan

Elikagaien xahuketaren inguruko ezagutza maila handitzeko tailerrak burutzea proposatzen da eskualdeko ikastetxetan. 
Tailer horiek eskualdeko DBH1eko klase guztiei zuzenduta egongo dira eta 50 minutuko iraupena izango dute. 

Sortzaile handiei zuzendutako networking jardunaldia

Urola Kostan egindako diagnosiak adierazten duen moduan, eskualdean emandako elikagaien xahuketaren eragile bat HORECA kanala eta elikatze dendak dira. Ondorioz, hauei zuzendutako saio praktiko bat antolatzea proposatzen da.
 

 

El desperdicio alimentario en cifras

 

Sakatu infografia ikusteko

 

 

   

 


Janari xahuketaren aurkako gida eta errezeta liburua jaitsi

 


Urola Kostan 7.900.00 kg janari xahutzen ditugu urtero


Urola Kostan 13.200.000 € xahutzen ditugu janari xahuketarekinUrola Kostan 19.800.000 kg CO2 isurtzen ditugu urtero janari xahuketarekin